Aurkibidea
Filipinetako konkista: Mairuak
Filipinetako konkista: Aginaldo...
“Esker emanaldiaren sentimendua” Kongon
Leopold erregearen bakarrizketa Belgiar Kongoan
Zibilizazioa Australiara heldu
Esklabu ehizaren merkatua Queensland-en
Soineko paganoak eta europar jantziak
Esklabutza Indian eta Estatu Batuetan
Boerrak eta beltzak, britainiarrak eta beltzak
Boerrak eta beltzak Hegoafrikan
Basati beltzak eta basati zuriak Hegoafrikan
Zeru kristauko biztanleri nabarra
Esker emanaldiaren eguna eta indioak
“Buffalo Express”eko editoriala
Aurkibidea
Filipinetako konkista: Mairuak
Filipinetako konkista: Aginaldo...
“Esker emanaldiaren sentimendua” Kongon
Leopold erregearen bakarrizketa Belgiar Kongoan
Zibilizazioa Australiara heldu
Esklabu ehizaren merkatua Queensland-en
Soineko paganoak eta europar jantziak
Esklabutza Indian eta Estatu Batuetan
Boerrak eta beltzak, britainiarrak eta beltzak
Boerrak eta beltzak Hegoafrikan
Basati beltzak eta basati zuriak Hegoafrikan
Zeru kristauko biztanleri nabarra
Esker emanaldiaren eguna eta indioak
“Buffalo Express”eko editoriala
FILIPINETAKO
“JAZOERA”REN LABURPENA[18]
Ondareen balantzea egin behar dugu orain eta begiratu ea espekulazioarekin zerbait irabazi —edo galdu— dugun. Gobernua espekulazioan murgildu zen arrazoi finko zenbaitekin, zeina estrategia politikoaren ikuspegitik zuzen eta nahikoa eritzi bait zion. Hots: 1, bertan suposatzen zuen diru kopuruagatik; 2, Potentzia Mundial bat bihurtzeagatik eta Nazioen Familian antzenaldeko jarleku bat inguratzearren.
2. puntua lortu dugu. Nazioen Familian atzenaldeko jarleku bat aseguratu dugu. Hori lortua dugu eta bertan diren apaindurez gozatzen saiatzen gara. Potentzia Mundial bat gara; inork ezin du hori ukatu, letoizko bat, merkea, xentimokoa, baina berdin dio, Potentzia Mundial bat.[19] Irla batzuk erosi dizkiogu beren jabea ez zen talde bati; nazio ahul bat benetako abileziaz eta interesik gabeko laguntasunaren irudi gozoaz tranpa batean erortzera eraman eta bertan itxi genuen; banderaren izarrak eta lerroak aurretik ohoreztatuak zituen ostalariaren kontra itzuli ginen bere beharrik izan ez genuenean, eta mendian landa jazar genuen. Artxipielago zabal baten jabeak gara nonbait, gure ondasuna bailitzan. Milaka irlatar baketu dugu, eta lurra eman diegu. Beraien lurraldeak birrindu egin ditugu, herriak erre, eta alargunak eta umezurtzak etxetik kanpo bota. Abertzale uzkurrak herbeste lazkarrira jaurti eta gainontzeko milioiak azpiratu ditugu Asimilazio Begitsuaz, zeina mosketoiaren izen piadoso berria bait da. Sulu-ko Sultan gure negoziokidearen hirurehun ohaide eta gainontzeko esklabuen jabetasuna eskuratu dugu, eta bandera horren pean jaso dugu gure harrapakinaren babesgunea.
Eta horrela, Jainko ardura horiengatik —esaldia Gobernuarena da, ez nirea—, Potentzia Mundial bat gara. Eta pozik eta harro gaude eta badugu Atzenaldeko Jarlekua Familian. Apaindurekin gainera. Pozik eta harro gaudela adierazten dugu bederen. Modurik hoberena da. Modu bakarra da, alegia. Gure duintasuna mantendu behar dugu jendea begira bait dago...
18. Philip S. Foner, Mark Twain: Social Critic, International Publishers, New York, 1958.
19. Hemen oker zebilen Twain Amerika Nazioen Familian atzenaldeko jarleku baten xentimoko Potentzia Mundiala zela esatean, baina huts hori beste batean zuzendu zuen.