Beltzaren koloreak
Beltzaren koloreak
2016, saiakera
120 orrialde
978-84-92468-80-5
azala: Unai Iturriaga
Jon Alonso
1958, Iruņea
 
2023, nobela
2006, narrazioak
2003, nobela
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
1995, nobela
Beltzaren koloreak
2016, saiakera
120 orrialde
978-84-92468-80-5
aurkibidea
 
Beltzaren koloreak
(Nobela beltzari buruzko oharrak)
Jon Alonso, 2016

Nolakoak ote dira nobela beltzetako protagonistak? Azken ehun urteko 25 bat idazle nazioartekoren 150 liburu inguru irakurrita, Jon Alonsok ohar eta iritzi argigarri batzuk eskaintzen dizkigu Beltzaren koloreak saiakeran.

      Gertaera kriminal bat ikertzen duen narrazioa da nobela beltza. Jatorrian, gizartearen gaineko begirada kritikoa proposatzen du, gizartearen ertzean dagoen pertsonaia baten ikuspegiaren bidez. Pertsonaia hori detektibe bat da askotan, baina ez polizia. Detektibea poliziaren antagonista izaten da, helburuetako bat baita ordena zaintzeaz arduratzen direnen ustelkeria, gehiegikeria eta moral eskasa azaltzea. Hau dena, Bigarren Mundu Gerra baino lehenagoko garaiari dagokiona da. Gero, protagonistaren eta polizien arteko antagonismoa leuntzen hasiko da-eta.

bideoak:
Hitzen Uberan (2016-01-22)
Hitzen Uberan (2016-01-22)
kritikak:
Nobela beltzaz, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2016-02-06
«Azken ataletara heltzean Jon Alonsoren ikuspuntua urrunduz doa literaturatik eta gehiago zentratzen da planteamendu ideologikoetan, polizia jator eta demokrataren irudia sinestezina zaion aldetik».
Beltzaren ideologia, Hasier Rekondo, Berria, 2016-05-15
«Genero beltzaren gaineko hausnarketak orrialde gogoangarriak eskaini dizkigu literaturaren historian zehar, generoaren zale amorratu ez garenoi ere interesa piztu digute generoaren gaineko diatribek».