BEIRA FINA
Nire herriaren gaineko azala,
harria estalcen duan
kolore askotako
kristala,
orain argi eta garbi
deseginen haut,
kolore askotako
kristal
enganagarria,
hire gainean argia badator...
ostrailikiaren anzean...
hire gainean...
argia badator...
ez zekiat
nolakoa den
harria,
urdin,
ori,
gorri,
ez diat herria bere egiazko neurrian
harcen...
Kristal fina,
beira preziatua,
airearen kontrako ikurrin
edo
harmarri
harroa,
arbolatik zinzilika hagoen
katea,
deseginen haut...
(Mailu batekin
ala
biola batekin?)