MALDAN BEHERA
5. ESTRATAN EGINIKO GOGOETA EROAK
Goiko basoan elurra,
zuria da ta motza.
Errekaldean zimaurra,
zikina bainan ona.
Gizona zutik munduan,
sugerik zakarrena.
Harrotasunez beterik,
ezkenkien zer egin.
Animaliak tragatu,
halare gizonak hil.
Izenez aldatzen gara,
haizeaz putziturik.
Mutantzak begiratzeko,
ezta asmatu denpora.
Zerren uraren erditik,
agertu zen buztina.
Haizearen deseotik,
agertu ziren urak.
Gure soldadoek gerran,
soinean harmadura.
Eskallera luzetatik,
igonik gaztelura.
Eskuetan ezpata bat,
hiltzeko zaldun huna.
Dontzellarik ezta aurkitzen,
gizonen joranetan.
Oitura zaharra izan zen,
leen artaxuriketan.
Nobioak elkarrekin,
egoteko gauetan.
Babilonian katigu,
baikeunden euskaldunak.
Idiak uztarri-pean,
ziren gure pareak.
Hantxe genbiltzen gu nola,
astoak zama-pean.
Lurpeko eremuetan,
sorginen biltzarrea.
Zeru-gaineko aireetan,
jainkoen hasarrea.
Itsasoko hareatzan,
deabruen barrea.