Kanpotarrak maisu - Kultur Ministrariak ez digu errukirik
Kanpotarrak maisu - Kultur Ministrariak ez digu errukirik
1987, antzerkia
112 orrialde
84-398-5686-5
Xabier Mendiguren
1964, Beasain
 
2008, narrazioak
2002, narrazioak
1992, ipuinak
 

 

PERTSONAIAK ETA KARAKTERIZAZIOA:

 

MINISTRARIA: gizaseme dotore betaurrekoduna; denekin goxo, ondo moldatu nahiz, denei ematen die arrazoia alde batetik baina laguntza ukatzen bestetik; azken batean ez du asmo txarrik,denekin onean egon nahi bailuke.

IDAZKARIA: batzuetan lepazaina ematen du eta besteetan amorantea; beraz, halako izaera eta tankera hibridoak izan beharko ditu.

A eta B: Bi jokalari hauek zenbait rol jokatuko dituzte, azkar pasatzen dira batetik bestera eta ez dira saiatuko ikuslea engainatzen. Pertsonaia estereotipatuak irudikatuko dituzte, eta beren antzez lana komiko-parodikoa izango da beti; A zaharragoa eta B gazteagoa.

TESTUAREN FINKATZEAZ: Antzerki lan honetako elkarrizketak ez dira zehazki jarraitu beharrekoak; garrantzizkoena agerraldi bakoitzean azaltzen den egoera dramatikoaren plastikotasuna da (2. ekitaldian batez ere), eta eskenaren garapen horri etekin hobea ateratzearren alda daitezke testuok, beti-ere mamia aprobetxatuz eta lanaren helburu eta bilakaera bortxatu gabe. Bestalde, espazio geografikoaren aldetik ez da ezer zehazten, baina posible litzateke nonbait kokatzea eta horretarako testuaren moldaketa egokia.