Aurkibidea
Aurkibidea
Hamaikagarren agerraldia
IHIZTARIEN HAUTATZEA
Herri guzia, denak gure gibeletik...
eta guk... ihes egin behar...
ihes egin behar...
FARO: Gertatua gertatu, behar ditugu gaixtagin horiek hatxeman! Nor da ene meneko jartzen lan horren egiteko?
HERRITAR BAT: Ni... Badakit gizonen ihizin! Ez dut lehen aldia izanen!
FARO: Hori bazakiat! Ez diat nahi! Nere meneko direnak behar ditiat!
GORDO: Astia badaukat nik eta zenbat ordaindua laiteke?
FARO: Hi aldiz lanaz baino axolatuago haiz sariaz! (Hura enetzat ere on duk!)
HERRITAR BAT: Jinen nautzu ni... Abila naiz... Hain segur, abilena!
FARO: Hori bertzek erranen ditek... Sobera abila ere...
GORDO: Zalutasunez ni nagusi naiz?
FARO: Bai! Horra bat... Hemendik goiti ene meneko haiz... Bertze bat behar diat!
TONTO: Urrun ikusten ahal dut nik!
FARO: Satorra bezain lausoa izanki eta... Funtsean berdin bai.. Hartzen haut... Nik askiko diat urrun ikustea!
GORDO: Ihizin abiatu aintzin, zenbat diru hundiko dugu?
FARO: Batere ez! Saria lana egin eta duk ukaiten!
TONTO: Noiz itzuliko gira etxera?
FARO: Beti berdin gaizoak! Lana egin eta itzuliko gaituk! Aiba! Zoazte etxera! Bihar goizean, abiatuko gaituk eta ez diaguk barkatuko Kino eta Juana hatxeman arte!