Itsas izar bat zen
Itsas izar bat zen
John Steinbeck
taldea: Bordaxuri
1986, antzerkia
48 orrialde
84-398-6303-9
John Steinbeck
1902-1968
 
 

 

Zortzigarren agerraldia

EZTIAK ULIAK BILTZEN

 

JAUN ERRETORA: Haur maiteak, egun on! Jainkoak dautzuela zorion!

KINO: Agur Jauna! Hemengo aldi?

JAUN ERRETORA: Zuen laguntzaile ezarriak gaitu zeruko aitak! Beti zuek gogoan zaituztet!

JUANA: Errazu! Orai, ezkonduko gira! Kinorekin aipatua dugu!

JAUN ERRETORA: Badakit zuen gogoa xuxen dabilela... Nahiz zeruak ni hemen ezarri nauen behar orduan lauzkatzeko.

KINO: Badakizu... Perla... ederra...

JAUN ERRETORA: Entzuna dut, haur maiteak! Jainkoaren nahia da!

KINO: Laket zauku, Juana, jakitea guretzat ere bihar, atzo baino hobea izan daitekela!

JUANA: Hala behar laiteke segurrik...

JAUN ERRETORA: Uzten zaituztet, haur maiteak; atseginekin ikusten dut zuen gogoa lerden dagoela... Beraz erran bezala, ezkonduko zirezte elizan! Eliza hori preseski antolamendu beharretan dago... Zuen izeneko batek suen eraiki! Hasi saila segituko duzuela ez dut dudatzen! Horiek hola, ene adixkidantza eta ene benedizionea segurtatuak dituzue!

 

(Ateratzen da)

 

KINO: Horrek ere, orai, gure etxeko sar jalgia badu...

JUANA: Izanen dira bertzeak ere...

MEDIKUA: Egun on, lagun maiteak! Zertan duzue haur ttipi hori?

JUANA: Ez da gaizkiago. Sendatzen ari da, nik uste.

MEDIKUA: Zuk uste baitz, baina nik jakin ezetz! Itxuraren kontra itzulikatzen dira skorpion ausikiak!

KINO: Amak xurgatu dio zauria eta onera eman du!

MEDIKUA: Kino! Deus ez dakizun gaietan ixilik egoitea hobe duzu! Xorokeria gutiago erranen duzu!

 

(Pikura muntatzen hasten da)

 

JUANA: Uste duzu artamen bat beharrezkoa dela?

MEDIKUA: Zuek ixilik eta ni ene lanean, ene jakitatearekin! Horrela dugu haurra salbatuko! (Ahopetik: Balakite!...”).

KINO: Errazu eta... Orai, ordaintzen ahalko zaitugu!

MEDIKUA: Entzun dut, ba, perla atxeman duzuela! Nahiz ni bezalako gizonak ez diren diruarentzat ari lanean! Uzten zaituztet, adixkide onak! Ni, beti zuen zerbitzuko nago.. Ene ohorea hortan da!

 

(Ateratzen da)

 

JUANA: Errazu, Kino! Gure Koyotito ez dago hobeki! Pikurak kalte egin dio!