Aurkibidea
Aurkibidea
Bigarren agerraldia
MEDIKUAREN ATEAN
MEDIKUA: Hep! Huna ni hemen... Isidro, hurbil hadi...
KINO: Haurra pozoindatu dauku...
ISIDRO: Haur bat, bere aitamekin!
MEDIKUA: Baditek dirurik pagatzeko?
ISIDRO: Sosik baduka?
KINO: Bai...
JUANA: Ez ahal duzue diruari kasu emanen? Haurra hein huntan izanki eta?
ISIDRO: Erakuts perla horiek!
KINO: Huna! Hik ere dakitan bezala, gu bezelakoentzat ez duk guti!
ISIDRO: (Medikuari erakutsiz) Ez dute bertzerik...
MEDIKUA: Hori ala tirritt!...
ISIDRO: Hauekin deus ez diaguk egiten ahal!
JUANA: Zer, Isidro, hi ere horrela mintzo?
KINO: Ustelak!
JUANA: Zikoitzak!...
KINO: Ustelak!
JUANA: Zikoitzak!
ISIDRO: Ene nagusiaren jakitatera ez da nornahi heltzen!
JUANA: Ez dik biziko balio horrelako idorkeriaz apaintzekotan!
KINO: Leher egin zazue, zerriak!
JUANA: Gurez gure egin beharko dugu!...