Aurkibidea
Aurkibidea
Bosgarren agerraldia
HERRIAN BESTA
I — (1) bakarrik dantzan.
II — (2) bakarrik dantzan seigarren taulan.
III — (3) bakarrik dantzan erdian.
IV — Apeza.
(A) — Ooh! Entzun! Entzun! Ni zuen artzaina naiz!
Girixtino maiteak, zuen bekatuen xuritzerat heldu naiz!
(1) — Jauna, ni... Ni kofesatu behar nauzu!
(A) — Mintza beti...
(1) — Haur bat egin dut... bakarrik... Nihaurrek...
(A) — Zer heina!...
(1) — Bertzerik ere bada: politika egiten dut!...
(A) — Ez zinuen deus beharragorik?
(1) — Gero... (Ahopetik) — (Apeza trenpexartzen da).
V — Bertsua (kantuz)
Ezin zinetsia da egun gertatu
Gatuak xakur ttipiak egin ditu.
Kino eta Juana dira aberastu
Urean izar bat dute harrapatu
Munduko perla baitute biek aurkitu
Jende guzia da hortaz axolatu.
VI — Medikua.
(M) — Nik, denak egiten ditut: sendatzen edo ez eritzerat uzten!
(1) — Nik errainetan min dut...
(2) — Nik buruan zerbait badut...
(3) — Ene errematismak ausikika ari zauzkit...
(M) — Ixo! Bota hori etxe gibeletan!...
VII — Juana dantzan.
VIII — (4) kantuz.