Itsas izar bat zen
Itsas izar bat zen
John Steinbeck
taldea: Bordaxuri
1986, antzerkia
48 orrialde
84-398-6303-9
John Steinbeck
1902-1968
 
 
Itsas izar bat zen
John Steinbeck, 1986

Gertakari hau Mexikon iragan da. Herrialde horretako mendebaleko lehorrean gira. Hemeretzigarren mendea bururatzerat doa. Ikusgarri hau solasbidetan finkatzen da: atsegina, tristezia, zorigaitza... Gisa guzietako jendeak hortxetan elgarrekin bizi dira. Horrela egun guzietako biziaren itxura da, lasaia, harroa, eta berdin zoroa. Jende bereziek elgarren artean solastatuz egiten dute gaurko istorioaren mamia.

      Hemen, irriak eta negarrak nahastekatzen dira; olerkia eta egun guzietako bizia bat bertzeari josiak daude: gertakari latzak edo atsegin zoroak.

      «Ai... Xahartzeak ez du deus onik... Ene senarra, Kino, eta nihaur biak berdin mende hunekin sortuak gira!...Eta ezgeldirikegonak...

      Hego Ameriketan eraman dugu bizi guzia... Itsas bazterrean... Nahiz itsasotik atera dugun egun guzietako opilaren saria... Xirla arraintzan zer karra ginuen... Gero, horien barnean ziren perlak saldu ditugu...

      Gure denborako egunik ederrenak iragaiten ari ginelarik hasi zen egun bat...»

kritikak:
Itsas izar bat zen, Iñaki Camino, Argia, 1986-04-20
«Diru-egarriari eta aberats berriei egindako kritikaz gain, atzipetzeko inolako lotsarik ez duten bitxi-erosle maltzurrez beterik ageri da lana. Irakurketa bederen egietan atsegina egiten da».