-Finalea-
Zortzigarren eszena
(Gastibeltzaren etxea)
(Pauso hotsa. Tiroak. MIKEL PIKANDIA korrika eta muturka sartzen da gelan. Zerbaiten bila dabil bere atzean gordetzeko)
MINTZOAK AHOTSAK:
1. Por ahí, por ahí. Que no escape (TIRO HOTSAK).
2. Se ha metido en ese viejo caserón!.
1. Rodear la casa!.
Echar la puerta abajo!
A tiro limpio con todo lo que se mueva!
(Atea botatzen dute. Tiro hotsak berriro)
MINTZOAK (Eszena barruan daude. Linterna batez baliatzen dira):
2. Lo hemos acribillado. Aquí está. (EKARRI-ZOPAri argi ematen dio)
1. Ten cuidado. Puede ser un truco.
2. Pero iqué coño es esto! iEs un muñeco!
1. Se nos ha vuelto a escapar. Seguro que ha huido hacia el monte. iVamos!
(MIKEL ateratzen da bere gordelekurik. EKARRI-ZOPA, lurrean tirata. Zutik jartzen da).
MIKEL: Eskutu hau aurrean eduki ez banu (liburuagatik), niri ere emango zidaten. (Irakurtzen du) «El imposible vencido, arte de la lengua vascongada, por el Padre Manuel de Larramendi. Año de 1729».
(Sirimiri iturria pizten da "Gernikako Arbola"ren zazpi lehen notak joaz. Harrituta gelako gauzei begiratzen dio).
MIKEL (EKARRI-ZOPAri). Nirekin nahastu haute eta zuloz beteta utzi haute. (Kuerda ematen saiatzen da). Iada ez duk funtzionatzen. Paralitiko utzi haute.
ESTANISLADA (Mezedora batean eserita, erdi ilunbetan). Ez hadi ahalegindu, ezin dik erantzun. Ekarri-Zopa Gernikako bonbardeoaren egun berean geratu huen mutu.
MIKEL (harrituta). Sustoa eman didazu, andrea. Ez nuen uste inor zegoenik. Hemen egon al zara tiroteo guztian, hitzik ere egin gabe? Zaurituta al zaude?
ESTANISLADA: Ez, zaharrok akabaezinak eta gardenak bihurtzen gaituk eta ez gara hiltzen jainkoak nahi ez duen bitartean. Zer dira bada, balak guretzat? Hain gaituk irrealak non ateak zabaldu beharrik gabe ibiltzen garen. Zenbaiterainoko ajola digu bada berun koskor batek! Herri hau hezalakoak gaituk. Historiaren ateak zabaldu eta itxi gabe kontrabandoan pasatzen dizkik mendeak.
MIKEL: Eta erretrato hauek, zure familiakoak al dira?
ESTANISLADA: Bai, esna egonez amets egiten zuten zoro sendaezinez betetako familia. Beren ametsak begiak irekita imajinatzen zituzten eta haiek benetakoak bihurtzeko egiten zuten borroka. Esistitzen ere ez den herri honen ameslariak izan ziren.
MIKEL: Ba nik, hezur-mamizkoa naizenez gero, liburu honi zor diot neure bizia. Beitu, honako honetan gelditu da bala.
ESTANISLADA: El Imposible Vencido. Liburu horrek munduari buelta eman diola ba al dakik? Hitza bueltatu zitzaion monagilo mutu batena izan huen. Oraindik gogoratzen zaidak karabina hau hartu eta mendian gora abiatu zen eguna. Hil egin ziaten, hemendik oso bertan afusilatu ziaten, hondartzan.
MIKEL: Noiz izan zen hori?
ESTANISLADA: Bonbardeoaren ondoren. Nazionalek afusilatu ziaten. Galdetu ziotenean ea bere familiari emateko mezuren bat bazeukan, berak erantzun ziean: Nik ez dut familiarik, Herri honetako jende guztia nire anaia da. Jendeari ez zaio ahaztuko eta segitu egingo du. Gernikako zaldunek ez dituzte beren zaldiak saltzen. Honelaxe esan ziean, eta gero, bere herri(alde)ko hondarretan sartu zituen sakonki bere oin biluziak. Taldeari agintzen zion tenienteak disparatzeko agindu zian eta fusilen deskargaren zaratarekin, mendiko zalditalde bat iheska atera huen hondartzatik, itsasoan barrena. Honela hil huen Gastibeltzaren azken karabinaren jabea. (Esnatuko balitz bezala) Baina oraingoan beharra daukak. Toriok karabina hau. Gastibeltzaren azken karabina duk, esku hutsik ibil ez hadin bizitzan zehar barrena. Hik jakingo duk horri probetxoa ateratzen. (MIKEL harrituta dago ESTANISLADAren portaerarekin). Joan hadi armariotik barrena, horrek seguruena isilik ondo gordetzen dizkik sekretoak.
MIKEL: Eskerrikasko, oso karabina polita da. Adio, andrea.
ESTANISLADA: Adio, Pikandia gaztea.
MIKEL: Pikandia deitu didazu. Nolaz dakizu nire izena?
ESTANISLADA: Senez, asmatu egin diat. Gainera, orain dela denbora asko ezagutu nuen norbait gogorarazten didak... Gastibeltzako karabinen denboretan... baina, pentsatzen jarrita, Gastibeltzako karabinen denbora ez duk inoiz bukatuko.
AMAIERA