KOLABORATZAILEAK
Alfonso Sastre, Javier Sabadie, Jose Mari Tuduri, José Ramón Utrech, Javier Mazo, Marta Karlos, Jose Karlos Iribarren, Kepa Parra, Mikel Antza (honek azken momentuan ezin izan zigun agindutako laguntza eman, beste lan bat bete behar izan zuen eta. Guk berdin eskertzen diogu), Bilboko Udal Kirol Erakundea eta Lekeitioko herria, bertan hasi baiginen Karabina hauen lehenengo tiroak egiten.
Obra hau Lekeitioko Antzoki zineman estrenatua izan zen, 1985ko Abuztuaren 14an.
Maskarada taldeak bereziki eman nahi lizkioke eskerrak Mark Legasseri, obra honen gauzatzean eman digun laguntzagatik.
PARTEHARTZAILEAK
Patxo Telleria (Atrezzoa)
Imanol Agirre (Armak eta efektu bereziak)
Aktoreak:
Lurdes Yarza
Mikel Martinez (Atrezzoa)
Inaxio Tolosa
Peio Gutierrez (Eszenografia)
Mitxel Gorrotxategi
Marife Berrojalbiz (Atrezzo eta dantzak)
Aitor Mazo (Jantziak)
Eszenografiaren egileak: «SURGIN» haroztegia.
Jantzien egileak: Karmen Llubero eta Ana Gutierrez.
Dekoratuak: Rosa Sanchez eta Txaro Fontalba.
Karakterizazioak: Marta Larrañaga.
Musika: Oskorri.
Argiak: Ion Mesperuza.
Grabazio teknikoa: Karlos Zubiaga.
Gestioa: Marian Arruti.
Euskarazko moldaketa: Jose Luis Agote eta Bernardo Atxaga.
Zuzendaria: Karlos Panera Mendieta.
Etengabeko matxinada
Karlos Maskaradaku
Gastibeltzaren Karabinak berrirakurtzen dudan bakoitzean gure bertsio teatrala aberasteko aldaketa berriak etortzen zaizkit burura, eszenen eta pertsonaien konzeptzio berriak...
Beti pentsatu izan dut liburu horrek irudimena eta fantasia askatzeko txinparta daukala: karlistak, usareak, mohikar indiarrak, guruak, marahak, piratak, eskoba-biltzaileak... Hau da, pertsonai multzo miresgarri batez osaturik teatroa, zinea, telebisioa, etab. egiteko aukera ederra eskaintzen digun liburua. Hala ere, uste dut teatroa dela, bereziki, liburu honen magia biltzeaz gain magia hori jartzeko espresabide apropos bat.
«Existitzen ez diren» pertsonai horiek ia ikusi ahal izatearen sensazioa ematen digu teatroak, beraien ahotik egilearen testu nabarmenenak entzunez, espresabide hortan bizidun bihur daitezkeelarik antzespen bakoitzean. Etxe sorgindu antzekoa den teatroaren kutxa zaharrean antzesleak beren presentzia fisikoaz eta tresnak eta dekoratuak beren presentzia errealaz fantasia benetako bizitza bihurtzen dute.
Gure mugak kontutan harturik, «Karabinetan» ikusi izan duguna agertzen ahalegindu gara: barrokoaz, bitxiaz nahiz erretorikaz liluratzea; gaiaz eta arte-lanak gozatzea.
Gure herrialde honen eta munduaren ikuspegi erromantikoa; erromantiko prestuen gorazarrean: Victor Hugo, Lord Byron, baita abenturari handiena: Arabiako Laurence, etab...
Erromantiko kutsu hori moldaketa teatral guztian agertzen saiatu gara eta horretarako, bai «Karabinetan» eta bai Mark Legassen beste idazlan batzutan ere oinarritu gara, hala nola, «Pasacalles por un país que ni existe», «Los contrabandistas de Ilargizarra» eta abar. Koktel honekin batera obraren ardatz nagusia: askatasunaren aldeko etengabeko matxinada, iraultza, abentura, amodioa... Mark Legassek bere liburuaren hasieran aipatzen duen beltzez jantzitako anderea...
«Pabellón de los piratas del Cantábrico, emblema de los mutillak de Santa Cruz, la rebelión siempre anda por Euskal Herria a la tradicional usanza de la etxeko andre vestida de negro». (Buenaventura Durruti).
Gastibeltzaren karabinak
Existitu ere egiten ez duen herri batentzako sinfonia
PRELUDIOA
1. Eszena. Beltzez jantzitako anderea (Estanislada Gastibeltza)
Ekarri-Zopa
Santi Gastibeltza
Maroto
Baldespina
Mendigorria
Iñigo Pikandia
Kontrabandistak
ALLEGROA
2. Eszena. Iñigo Pikandia
Monagillo mutua
Apaiza
Soldado kristinoa
3. Eszena. Gaudioso
Manex Ezpata
Stefan Gora-Lilli
Estanislada Gastibeltza
Federiko Krytwitski
Fabricio Biancolara
Gastibeltzaren gorpu hila
Iñigo Pikandia
Monagilo mutua
Ofizial kristinoa
ANDANTEA
4. Eszena. Estanislada Gastibeltza
Iñigo Pikandia
Monagiloa
Federiko Krytwitski
Blas Galarrisketa
Teodoro Munganga Manganga
Tamulema Munganga Manganga
5 Eszena. Custer Generala
Soldadu yankia
Estanislada Gastibeltza
Monagiloa
Iñigo Pikandia
Federiko Krytwitski
Mohikar Jefea
Mohikar gerlaria
Mohikar Aztia
Squaw
6. Eszena. Estanislada Gastibeltza
Iñigo Pikandia
Monagiloa
Federiko Krytwitski
Maraha
Lord
Guru
Konfuzio Koxka
Malasiar Piratak
Dantzaria
Jauregiko Serbitzariak
ADAGIO
7. Eszena. Iñigo Pikandia
Monagiloa
Estanislada Gastibeltza
Baldomero Espartero
Maroto
Karlistar soldaduak
Soldadu liberalak
Kapadun hiltzailea
FINALE
8. Eszena. Mikel Pikandia
Estanislada Gastibeltza
Ekarri-Zopa
Persegitzaileak