Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
azala: Garbiņe Ubeda
Joan Mari Torrealdai
1942, Forua
 
Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura
2000, saiakera
264 orrialde
84-86766-98-2
aurkibidea

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

Erosi: 14,28
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre

Zentsuraren sistema

Liburuaren aurretiazko zentsura

Aurretiazko zentsuraren aurretik

Zentsura ez du frankismoak asmatu

Ortega y Gasset-en herentzia?

Etxeko tradizioa

Dirigismotik permissio negativa-ra

Zentsura bere burua zuritzen

Legeria

Fragaren Legea

Antilibelo Legea

Usaimena

Liburu eta autore debekatuak

Zentsura mekanismoak

Zentsore / Irakurlearen lana

Ebazpenak

Zentsuraren morroiak

Zeregina

Izen gordeak

Konposaketa

Euskal "irakurleak"

Kontrol soziokulturala

Probintzietako Ordezkaritzak

Euskal Herriko delegatuak

Langileak

Zentsura euskal liburuei (1936-1983)

Motiboak errenkadan

Dokumentuen peskizan

Emaitzekin pozik

LEHEN ALDIA: 1936-55

1936-48

Politika berria?

Katalunia ez dago horren urruti

"Francotar euskaltzaleak?"

Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia

Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea

Euskaltzaleen jarrerak

Lehen ezabaketak

"Grafía española"

Rocamoragatik izan ez balitz...

Prentsan euskararik ez

1949-55

Jon Etxaideren desgiroa

Bitartekariak

Santi Onaindia, intsumisoa

Itxaropena argitaletxea

Amabost egun Urgain'en

BIGARREN ALDIA: 1956-75

1956-63

Urte giltzarria

"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"

Garoa-ri zentsura bikoitza

Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak

Zazpiak bat auzitan

Izen separatistak

Frankismoa "bertsolaritzaren" alde

Luis Madariagaren zubilana

Ziririk ez zentsurari!

Mamutxak

Elorri

Zentsura Peru Leartzako-ren alde

Orixe Peru Leartzako-ren kontra

Goazen Lourdes'a

Itzulpenik ez du nahi frankismoak

1964-68

Fraga legegile

Tranpa saduzeoa

Aldizkarietan ere gaia da arazo

Ez omen dago zentsurarik

Txosten politiko-sozialak

Europara Espainiatik barrena

Zentsura txaloka!

Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez

Beste izakia: hiru arrazoi aurka

Dinamika dinamita bihurtu zuten

Itzulpenen antologia

Euskal Harria

Harrizko Herri Hau

Arestiren literatur lanak osorik

Zarzalejos eta Aresti

Politika editorialaren lehen urratsak

Hiru kolpe antzerkiari

1969-75

Saiakera gehienak onartuak

Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu

Nekezari euskalduna

Dialektikaz eta kulturaz

Lur argitaletxearen kalbarioa

Afrikar iraultzaren alde

Marxen itzulpen bikoitza

Utopiatik errealitatera

Claveríaren sorgin-ihizia

Gordailu gurutzadaren biktima

Zentsura morala

Elsa Scheelen ez dago osorik

Ukronia: sorpresa eta haserrea

Amets luzeegia

Olerkiaren arriskua

Isturitze-tik Tolosan barru

Laino eta sasi artean

Euskadi eta Euskal Herria: bi herri

Gramatika gorrituena

Autodefentsa lotsagarria

Hitz berdeak

Hiru gizon bakarka

Antonio Albizu Salegi

Salbuespen egoeran

Batasun totalitarioa

HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI

"Zentsura" kakotxen artean

Bonbak eta sekuestroak

Istiluak, euskal liburutik erdarazkora

Altuegi doan usoari tirorik ez

Historikoki zuzena

Unibertsitatea gora eta behera

Euskaldunak

Maite dedana

Zera

100 metro

Independentzia ekonomikoa?

Askatasunaren yarrai

Euskadi 1984

Zentsuraren ondorioak

Hizkuntzaren alorrean

Politikaren alorrean

Historiaren alorrean

Azken gogoetak

 

 

Zentsoreak itzultzaile

 

Administrazioak ez du erraz asmatzen itzulpen kontutan. «Drogarik gabe atsedenik ez» izan da azken hilabete hauetako kasu sonatua. Lehenago, 1978an, Espainiako Konstituzioa indargabeturik gelditu omen zen euskaraz.

        Baina hemen eta orain ez gara ari itzulpen ofizialez. Baizik eta zentsoreek, kontrolaren barneko funtzionamendurako, egin ohi zituzten horietaz. Luzaroan inork ez ditu ezagutu. Kasu gutxi batzuetan izan dugu haien berri frankismoaren garaian, epaiketaren bat gertatzen zenean edo.

        Egia da eta azpimarratzea komeni da: euskal zentsoreek erdaldunek baino indar handiagoa dute. Erdaldunek ez duten indar erantsia dute, eurek dutelako testu mailan azken hitza. Ez erabakian baina bai testuaren interpretazioan. Hau da, beraiek bakarrik dakite euskaraz. Beraien hitza azken hitza da.

        Zenbait testu konfliktibo tarteko, txostena egiteaz gain, frogarako, zatirik puntakoenak-edo itzuli egin ohi zituzten.

        Frankismoaren lehen urteetan autoreak berak itzuli behar zuen, puntarik puntara, bere euskarazko lana. Euskaraz zekiten zentsoreak jarri zituztenean «kendu» zitzaien lan hori.

        Liburu gutxi batzuk aurkitu ditut osorik itzulita. Gehienetan pasarte istilutsuak bakarrik itzultzen zituzten, zentsoreak proposatzen zuen ebazpen negatiboaren froga erabakia hartu behar zuen nagusi hierarkikoaren begien aurrean jartzeko.

        Itzulpen txar batek liburuaren debekua ekar zezakeen, edo sekuestroa, eta, zergatik ez, autorea auzitara eramatea.

        Horrelaxe, juizioaren mehatxupean, ibili zen Jon Gotzon Etxebarria, Bizkaiko Delegaziorako zentsura egin ohi zuen Madinaren itzulpen txar bat medio. Etxebarriak berak kontatu zigun. Luzea da aipua, baina ñabardura bitxiz josia dagoenez, bere horretan emango dugu:

 

Oraintxe kontatuko dizut Madina edo dena delakoarena: Liburu hori zela eta Faustino Ramos (Bureba hil zen eta morroi hau etorri zen ordez) delegatuak dei egin zidan bere despatxura: 'que en el prólogo del libro hacía apología del terrorismo y me iban a hacer un juicio'. Nik ezetz zigorra gabe saria merezi nuela: liburua atera, gastuak egin, legepean jarri eta epaikariaren erabakia (liburuaren sekuestroa) onartzen banuen zintzo zintzo dena haren eskuetan utziaz, ohorea merezi nuela, ez besterik. Hura gero eta gogorrago. Azkenean eskatu nion hitzaurrearen itzulpena erakusteko, ez nintzela bat ere fiatzen. Erakutsi zidan eta dena atzekoz aurre itzulia... apropoz, nire ustez. Esaterako, hitzaurrearen bukaeran EUSKERATZAILEAK ipini banuen erdarazko itzulpenean horrelaxe hasten zen: A TODOS LOS AMANTES DEL VASCUENCE... eta gero aldaketa arriskutsuagoak.

Ekin eta ekin ea nor zen itzultzailea. Hark ordea esan gura ez: 'mire yo tengo muchos amigos en Bilbao que saben bien vascuence. Y como no hay traductor oficial para el vasco aquí en Infor. y Turismo, yo recurro a ellos de vez en cuando'.

Juzgadura joan zen gauza eta nik itzulpen bat egin nion azpimarratuta, euskarazkoa eta itzulpena ere bai eta zenbakiz adierazita zein hitz zetorren beste batekin, euskal hiperbatona dela eta. Onartu zidaten juzgaduan. Baina nik susmo nuen nor zen itzultzaile hura eta itzelak esan nizkion beragatik Ramos horri... Efektua egin zuen. Ni Bilbon negoen ostatuz eta non diostan etxekoandreak: apaiz bat giputza (ezaguna zuen berak eta) etorri da zugatik galdezka, urlia, zurekin nahi duela hitz egin. Nik Ramos hari ez nion izenik aipatu; baina 'berbera' etorri zitzaidan bila. Ni egun hartan Gasteizen nengoen. Ramos horrek esan bait zidan Euskaltzaindira eskatu zuela itzulpen berria dudatik ateratzeko eta nirea lakoxekoa bota ziotela. Nik Euskaltzaindiaren batzarrean Gasteizen galdetu eta ezetz inork ez zuela halako itzulpenik eskatu. Agiri bat eman zidaten; fotokopia atera eta Ramos hari bidali nion, margenean hauxe idatzita: el octavo no mentir. Min labanekoa iruditu zitzaidan tipo hura. Zera esan zidan: 'bueno ya veo que su traducción es correcta y entonces solo se incluye esa en el juzgado; así que la otra está donde tenía que estar, en la papelera'. Baina juzgaduan nirearekin batera beste aldrebeskeri hura ere agertu zen karpetan. Handik egun batzuetara polizia inguratu zen San Antonera eta nigatik galdezka. Eskerrak topa zuten mutilak, arin konturatu zen nondik zetorren gauzea, despista zituela. Ramos haren gauzak, nik uste. Ez nion bat ere barkatzen; guzurra bazen, guzurti esaten nion, eta perifrasis eta metafora gabe dena. Fama txarra ipini zidan handik agertzen ziren beste euskaltzale batzuen artean. Ez noa izenik ematen... idatziz. Gauzak ez dira batzuk uste duten bezain urregorrizkoak gure artean.

 

        Jon Gotzon Etxebarriaren testu honetan Euskaltzaindia agertzen da itzultzaile gisa. Azken aldian gero eta sarriago hartu ohi da bide hau. Baina kasu, gehienetan itzulpen eskalea ez zen Administrazioa izaten, zentsura jasaten zuen «biktima» baizik, zentsoreen eta hauen konfiantzazko lagunen itzulpenek ez zutelako testuarekiko leialtasuna bermatzen. Liburuetan baino gehiago prentsan gertatu zen hori, istilu gehienak ere aldizkarietan ematen zirelako. Arbitroarena-edo egin ohi zuen holakoetan Euskaltzaindiaren itzulpenak.