Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Liburu eta autore debekatuak
«Usaimena» ez da aski gertatu, nonbait. Itsumakilak ere behar dira.
Orain ikusiko ditugun arau edo «laguntza» hauek 60ko hamarkadan ez bide zeuden indarrean. Aipatu dut Antonio Albizuk esan zidana: 1963an zentsurara sartu zenean Garmendia de Otaolaren liburua aipatu ziotela itsumakilatzat.
LIBURU DEBEKATUEN FITXATEGIAK
1942an gaude. Eliza katolikoak duen Index-a imitatuz, Propagandako buruak, Manuel Torres Lópezek, aurkibide-fitxategi bat osatzea agintzen du, debekatu behar diren maiztasun jakinbako argitalpenak oro bertan sartzeko. Bai, baina zeintzuk? Hona Manuel Torresek emandako irizpideak:
1ª Aquellas obras incluídas por lo señalado en el Decreto de 23 de Diciembre de 1936, en el que se prohiben toda suerte de libros y folletos pornográficos, marxistas y disolventes en general.
2ª Aquellas obras cuyo contenido filosófico sea diametralmente opuesto, en su literatura, exposición y desarrollo, a los principios que integran la Doctrina del Nuevo Estado Español, sin más beneficio que el económico que resulta de la venta de ellas a los autores y editores, intereses que en este caso son, de unos pocos particulares, grupos o clases, que se han de supeditar, necesariamente, al alto interés de España y de su grandeza.
3ª Aquellas obras que vayan contra los Dogmas y principios de la Iglesia Católica, así como contra las de aquellos países con los que mantiene relaciones diplomáticas el Estado Español.
4ª Aquellas obras que, aún sin tener en sí materia prohibida, son de autores que forman o formaron en las filas de la anti-Patria.
Bi fitxategi eratzen dira, fitxa gorri eta urdinez osatuak.
Fitxa gorrietako liburuak guztiz debekaturik daude, guztientzat galarazita esan nahi dut, bai edizioa bai zirkulazioa.
Fitxa urdinetako liburuak ere herri mailan irakurtzeko moduan ezin dira editatu eta zabaldu. Edizio mugatuak onartuko dira, jakintsuen premietarako-eta. Eskaria eta onarpena, hori bai, idatziz egin beharko dira biak.
AUTORE DEBEKATUEN ZERRENDAK
Manuel Torres Lópezen laugarren arauan ikusi dugu idazle «rojo-separatista» guztiak fitxategi madarikatu honetan daudela. Salbuespenik gabe.
Aurreko urteetan, 1942 baino lehen, bazen bereizketa bat. Zerrenda gorriko autorea izan zitekeen bat, eta haren obra onartu zientziazkoa zen kasuan, edo argitalpen mugatu bezala. Sekula ezin zen onartu, inoiz ere ez, autore madarikatu baten obra ideologikoa edo haurrentzat egindakoa.
1940an Juan Beneyto zentsoreburuak ordura arte eman izan ziren arau guztiak bildu zituen «Normas de censura» izeneko dokumentu batean. Hemeretzi puntu dira, eta eranskin bat.
Eranskinean agertzen dira, hain zuzen ere, autore madarikatuak, «autore gorriak», 1938ko irailaren 17an Cuartel General del Generalísimo delakoak emandako zerrendakoak. Hauen obrak eragotzi egin behar direla dio komunikazio horrek, Mugimendu Nazionalaren aurka agertu direlako.
Espainiakoen artean hauek agertzen dira:
Pedro Salinas, Sánchez Román, Antonio Machado, Pompeyo Fabra, José Gaos, Pedro Bosch Gimpera, José Bergamín, Rafael Alberti, Odón de Buen, Corpus Barga, jaime (sic) Serra Hunter, León Felipe, Ramón Sender, Manuel Altolaguirre, Matilde Huici, Castro, Montesinos, Adolfo Salazar, Onís, del Río y López Mezquita.
Atzerritarren arteko «autore gorriak» beste hauek dira:
Einstein, Romain-Roland, Maurice Rostand, Enrique de Man, Luis Renn, Guillermo Ferrero, Sforza y Flanagan.
Urte berean, baina geroxeago, debekatzen dira Federico García Lorca eta Ramón María Tenreiro idazleak.
AKTORE MADARIKATUAK
Ez zituzten idazleek bakarrik gizendu zentsuraren zerrendak. Zentsura zinematografikoak «Causa nacional española»ren aurka posizionatu ziren aktoreen zerrendak ere eratu zituen. Aktore estatubatuarrak dira nik jaso ditudanak. Badira frantsesak eta britainiarrak ere.
Aktore hauek parte hartzen duten filmak ezin dira Espainian ikusi. Hiru zerrenda dira (dokumentuetan daudenean kopiatuta):
1.) Paul Muni, Louise Rainer, Dudley Richols, Upton Sinclair, Frank Tuttle, Humphrey Cobb, Clifford Odets, Kenneth Mogowan, Lewis Milestone, Liam O'Plaherty.
2.) Charlie Chaplin, Joan Crawford, Fredic March, Franchot Tone, James Gacney, Douglas Fairbanks.
3.) Paul Robeson, Silvia Sidney, Burgess Meredith, Constance Cumines, Frances Farner, John Garfield, Bette Davis, Pinc Crosby, Florence Endringe, Eddie Cantor, Edwar Arnold, Rudy Wallee, Anne Miller.