Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Aurkibidea
Ezin izanaren teoria baterako
Koldo Izagirre
Zentsuraren sistema
Liburuaren aurretiazko zentsura
Aurretiazko zentsuraren aurretik
Zentsura ez du frankismoak asmatu
Dirigismotik permissio negativa-ra
Zentsura euskal liburuei (1936-1983)
Katalunia ez dago horren urruti
Pedro Rocamora, aitabitxi bitxia
Antonio Tovar, falangista eta euskaltzalea
Rocamoragatik izan ez balitz...
"Kempis'en Gurutze-Bidea Franco'renpean"
Peru Abarkak aztoratu zituen bazterrak
Frankismoa "bertsolaritzaren" alde
Zentsura Peru Leartzako-ren alde
Orixe Peru Leartzako-ren kontra
Itzulpenik ez du nahi frankismoak
Aldizkarietan ere gaia da arazo
Ipuin jatorrak? Zentsurarentzat ez
Beste izakia: hiru arrazoi aurka
Dinamika dinamita bihurtu zuten
Arestiren literatur lanak osorik
Politika editorialaren lehen urratsak
Hizkuntza, Etnia eta Marxismoa: bi liburu
Ukronia: sorpresa eta haserrea
Euskadi eta Euskal Herria: bi herri
HIRUGARREN ALDIA: 1976-83
FRANCO HIL OSTEAN ERE BAI
Istiluak, euskal liburutik erdarazkora
Altuegi doan usoari tirorik ez
Ebazpenak
Bizialdi luzea izan du zentsurak. Normala da hainbeste urtetan formulazio desberdinak mamitu izana. Aurreneko urteetan liburu gomendagarriak, baztergarriak eta toleratuak bereizten ziren. Baina gutxi iraun zuen formula horrek. «A negativo» ulertu du zentsurak bere burua geroztik. Debekatu edo aldatu egingo du, eta altuenean ere onartu. Sekula ez gomendatu.
Formula erabilienak bilduko ditut hemen:
1. Onarpena:
Trabarik gabe egin daiteke argitalpena.
2. Onarpen baldintzatua:
Baldintzak era askotakoak izan daiteke: testuari dagozkionak, edo argitalpenari, edo komertzializazioari.
2.1 Testuari dagozkionak:
Testuari dagozkion baldintza erabilienak tatxadurak, testu-ezabaketak edo testu-aldaketak dira.
2.2. Argitalpenari dagozkionak:
Argitaraldi normalean onartu gabe ere, badira edizio berezietarako onar daitezkeen liburuak. Luxuzko edizioetan ateratzeko bakarrik, esate baterako. Eta «idazlan guztiak» bezalako edizio mardul eta garestietan. Edo tirada txikikoetan.
2.3. Komertzializazioari dagozkionak:
Edizio batzuk onartzen dira, bai, baina publizitaterik egin gabe edo erakusleihoetan ez azaltzekotan. Beste batzuetan esportaziorako bakarrik onartzen dira, eta espreski debekatzen da Estatu espainiarrean saltzea.
3. Onarpenaren eta ukapenaren arteko bi formula daude:
3.1. ST («Suspensión transitoria»): 40ko hamarkadako erdialdera arte bakarrik erabili da ukoaren formula hau. Arrazoi bezala (aitzakia, askotan) paperaren eskasia aipatu ohi zen. Ez da debekatzen, baina paso librerik eman ere ez. Geroko gerotan uzten da argitalpena.
3.2. SA («Silencio administrativo»). Formula hau oso erabilia izan da 1966ko Legearen babesean. Administrazioa isildu egiten da, ez onartu eta ez kondenatu egiten du obra.
Onarpenetik baino debekutik hurbilago dauden lanetan hartzen da formula hau, 1975eko Saileko barne akordio batek adierazten duenez:
Se señala también como posible forma de orientación, que las obras de contenido presuntamente polémico, superarán el trámite de consulta voluntaria por silencio administrativo, en su integridad, ya que en caso de imponer tachaduras o supresiones de párrafos, implicaría la presunción de una conformidad con el resto de la obra, circunstancia que no siempre se da.
4. Denegazioa:
Ukapenak zera esan nahi du, obra baten zirkulazioa Administrazioak debekatu egiten duela.
4.1. Debekua gehi sekuestroa: aurretiazko sekuestro administratiboa ere izan dezake debekaturiko liburu batek; Ministerioak berak egiten du bahimendua kasu honetan, tribunalek gero zer egingo duten ikusi zain.
4.2. Debekua gehi denuntzia: Aginte judizialari egindako salaketa ere izan dezake debekaturiko obra batek. Denuntziaren ostean tribunalek dute azken hitza, ez Informazio eta Turismo Ministerioak.