Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2013, poesia
 

 

ARGI BELTZ

 

lore hau ez duzu mapetan aurkituko

 

hamaika herri

belarrietan iltzaturik

doinuak aho

bukaerak oin hots

 

eten bat ahotsean

 

isiluneen amildegi otzana

balizko munduak

esku ahurrean

 

mundu beltzak

mundu berdeak

 

lore hau ez duzu mapetan aurkituko

 

lur azpiko edertasuna

azaleraturik

igurtzi ilun bat nola

 

lore hau

 

eskuen dardara gaurkotzeko

eztanda une

argi beltz

bihotz bero

hau

 

ez duzu mapetan aurkituko