Eskuen sustraiak
Eskuen sustraiak
2009, poesia
136 orrialde
978-84-92468-12-6
azala: Idoia Beratarbide
Oier Guillan
1975, Donostia
 
2020, nobela
2013, poesia
 

 

GORPUTZ HONETAN

 

gorputz honetan daude

noizbait izandako

gorputz guztiak

eta izango direnak

eta baita izango ez direnak ere

 

guztiak ilunean ortozik

esanetan kamuts

eskuetan trakets

gomuta baten karelean

gorpuzturik

 

poema honetan daude

noizbait esandako

hitz guztiak

eta esango direnak

eta baita esango ez direnak ere