Teilatuko lizarra
Teilatuko lizarra
2006, kantuak
120 orrialde
84-95511-81-9
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, poesia
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
Teilatuko lizarra
2006, kantuak
120 orrialde
84-95511-81-9
aurkibidea

Aurkibidea

TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)

Eraikuntza greban

Teilatuko lizarra

Eta egunero dugu bezpera

Nire euskaltasuna

Baldintza subjektiboak

Ixo!

Zoragarria ez al da?

Lagun galduaren geografia

Real politik

Masusta gorri garratza

Erabakia

Lagun zaharra

Bolueta-Sestao 06.13

LIBURUA

Editorearen oharra

Eskaintza

Baldintza subjektiboak

Zuretzat

Eraikuntza greban

Kapritxo zaila

Ni gizon ergela naiz

La vache qui rit

Nire ibaia

Basatzetako urretxindorra

Zoragarria ez al da?

Eta egunero dugu bezpera

Apoaren amorrua

Txoria zegoen kantari

Zuek ez dakizue

Zoriontasuna herri bakarrean

Loiolako porrusalda

Bolueta-Sestao 06.13

William Druryren balada

Ixo!

Hamalau urte

Han

Erbien omenaldia Mateo Soinuri

Azken hondoko tabernan

Lagun galduaren geografia

Bufo buforen korroka

Non dago Basques' Harbour

Etorbide profesionala

Hark

Kontzientziaren hartzea

Ene soek

Wafa

Mendekua

Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri

Nire euskaltasuna

Langue et civilisation franšaises

Teilatuko lizarra

Katu haundixa

Agirretarren bandera

Lafayetteren koplak

Real politik

Putzu guztiek dute hondoan apoa

Aritmetika arazoak

Neure eskua

Masusta gorri garratza

Camille

Ene haserrea

One ballad for the ravens

Ikastea eta ikastea

Ez zaitut gatibu nahi

Sorginaren zurgina

Zure begietan

Erabakia

Lagun zaharra

Erosi: 10,93
Ebook: 3,63

Aurkibidea

TABAKALERAKO
ERREZITALA

(2006-04-04)

Eraikuntza greban

Teilatuko lizarra

Eta egunero dugu bezpera

Nire euskaltasuna

Baldintza subjektiboak

Ixo!

Zoragarria ez al da?

Lagun galduaren geografia

Real politik

Masusta gorri garratza

Erabakia

Lagun zaharra

Bolueta-Sestao 06.13

LIBURUA

Editorearen oharra

Eskaintza

Baldintza subjektiboak

Zuretzat

Eraikuntza greban

Kapritxo zaila

Ni gizon ergela naiz

La vache qui rit

Nire ibaia

Basatzetako urretxindorra

Zoragarria ez al da?

Eta egunero dugu bezpera

Apoaren amorrua

Txoria zegoen kantari

Zuek ez dakizue

Zoriontasuna herri bakarrean

Loiolako porrusalda

Bolueta-Sestao 06.13

William Druryren balada

Ixo!

Hamalau urte

Han

Erbien omenaldia Mateo Soinuri

Azken hondoko tabernan

Lagun galduaren geografia

Bufo buforen korroka

Non dago Basques' Harbour

Etorbide profesionala

Hark

Kontzientziaren hartzea

Ene soek

Wafa

Mendekua

Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri

Nire euskaltasuna

Langue et civilisation franšaises

Teilatuko lizarra

Katu haundixa

Agirretarren bandera

Lafayetteren koplak

Real politik

Putzu guztiek dute hondoan apoa

Aritmetika arazoak

Neure eskua

Masusta gorri garratza

Camille

Ene haserrea

One ballad for the ravens

Ikastea eta ikastea

Ez zaitut gatibu nahi

Sorginaren zurgina

Zure begietan

Erabakia

Lagun zaharra

 

 

PORTUKOPLAK

 

 

aitortzen dizut portua dela

nire aberri bakarra

aitortzen dizut portua dela

nire aberri bakarra

hantxe daukat nik lastre handian

oroitzapenen gabarra

 

atako banda jo du txalupak

umearen begipean

atako banda jo du txalupak

umearen begipean

tanta gozo bat itsasorako

hari agur egitean

 

ontzi guztiei diosala ta

tristura bat bihotzean

ontzi guztiei diosala ta

tristura bat bihotzean

izen arrotzek herdoil zauriak

bidaia gaitzen ostean

 

baforearen tximinietan

ez da izozten elurrik

baforearen tximinietan

ez da izozten elurrik

portu batean jaioak ez du

bide berrien beldurrik

 

letrak esaten ikasi nuen

ontzi arrotzen branketan

letrak esaten ikasi nuen

ontzi arrotzen branketan

izen gazien ozentasunak

munduramina hanketan

 

txikotak largatzen zirelarik

gaixotzen nintzen saudadez

txikotak largatzen zirelarik

gaixotzen nintzen saudadez

faroen segak oraindik ere

hil egiten nau gaudadez

 

draga handiak ezin du hustu

itsas hondoko taberna

draga handiak ezin du hustu

itsas hondoko taberna

itoen loa hautsi du eta

laster joko du galerna

 

munduak ongi daki naizela

euskaldun seme jatorra

munduak ongi daki naizela

euskaldun seme jatorra

Txipreko ontzi baten banderaz

egina daukat atorra

 

zazpi bandera zazpi mintzaje

nire aberri bakarra

zazpi itsaso zazpi zohardi

nire aberri nabarra

portuak beti digu amore

kaian urtzen da aparra

 

tristea baita gau ilunean

baforearen tutua

tristea baita gau ilunean

baforearen tutua

oroituz egin dizudan kopla

tristuretan da gautua

 

 

    1997