kritikak:
Itsaso gorria, Maider Ziaurriz,
Berria, 2005-12-27
«Prosa oso landua da, esaldiak nahierara taxutu ditu, eta hizkuntza jasoa erabili, baina euskal irakurle normalak duen gaitasunaren gainetik dago oso liburu hau, eta batzuetan zail egiten da irakurtzea, hiztegia lagun izan ezean behintzat».
Ospelak eskuetan, Igor Estankona,
Deia, 2006-01-03
«Niri gertatu zait akabaturik ei zegoen klase borroka bizturik igarotzen ikusi dudala begien aurretik. Halako ospelak aterako dizkizu zuri ere. Niri bezala zuri, barku baten kroskoa urrietako elurpean egundo lixatu ez duen horri».
Hau mundu ttipi arranoa!, Iñigo Roque,
Gara, 2006-01-21
«Teknikoki, zurtzekoa da zenbat klasetako narratzaileak dituzten kontakizunek. Batzuetan, idazlea bera izaten da; beste batzuetan, pertsonaietako bat dugu, ez beti ausarta edo eredugarria; eta besteetan, ustekabeko narratzaileak dira».
Hau ez duk Pagasarri, Xabier Mendiguren Elizegi,
Paperjalearen dieta, 2006-01-24
«“Zaila al da benetan?”, galdetzen didazu. Bada, bai: zaila da, eta esijentea, eta ederra. Lanak hartu ditu idazleak nahi zuen huraxe ahalik eta modurik ederrenean, bihurrienean, gaiztoenean adierazteko, eta lanak eskatzen dizkio irakurleari».
Isiltasunaren hitza, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 2006-02-03
«Amaiera jakin batetik abiatzen dira pertsonaiak; ez, ordea, amaiera denboran gertatua izanagatik, baizik adimenean. Nolabaiteko determinismoa dago pertsonaien baitan sakon erroturik, egiten dutena eginda alda ez daitekeen zerbait. Ez dago tragediarik, ez dagoelako kontraesanik pertsonaien baitan».
Mamuak berpiztuz, Javier Rojo,
El Correo, 2006-04-19
«Gaien aldetik, behin eta berriro bueltatzen da bere ohiko mamuetara: gerra zibila eta frankismoa. Iraultza estetikoak eta iraultza politikoak bat egin nahi dute Izagirreren literaturan, XX. mendeko 20ko hamarkadan bezala».
Poetaren itsasoa, Alvaro Rabelli,
El País, 2006-07-24
«Izagirrek ez dio bakarrik itsasoak dakarren lan eta bizimodu latzari kantatzen, baizik eta gerra zibilean eta osteko frankismoan girotuta, galtzaileen erresistentziari eta matxinada txiki-handiei kantatzen die».
Irakurri lehenik eta leitu beharrekoak ondoren!, Mikel Asurmendi,
Irunero, 2006-08-01
«Bere munduan trabeska batzuetan eta trebes ibiliko zara zenbaitetan, jitoan aldian eta zeure irakurle jitea aurkitu beharrean gehienetan. Bakarka urratuko beharreko itsasoak dituzu bereak, hitzez hitz, berbaz berba, elez ele hustu beharreko ontziak dira bere ipuinak».