Poesia kaiera
Poesia kaiera
Giorgos Seferis
itzulpena: Maite López Las Heras
2024, poesia
64 orrialde
978-84-19570-20-8
Giorgos Seferis
1900-1971
 
 
Poesia kaiera
Giorgos Seferis, 2024

Giorgos Seferis Greziako 30eko belaunaldiko kidea izan zen, garrantzitsuenetakoa eta internazionalenetakoa (Nobel saria ere eman zioten 1963an). Urte asko egin zituen Greziatik kanpo, erbesteratuta zein lan kontuengatik, eta berekin eraman zuen beti bere lurra, baina ez miraz eta nostalgiaz, baizik bere oinaze eta ezin-ulertu guztiekin. Horra hor itzuli nahia, itzuli ezina, itzuli ahalaren gogorra eta are trauma, eta itzulera batzuen norarik eza. Egeo itsasoa eta paisaia mediterraneo idorra presente daude ia une oro haren poesian, eta paisaia horretan, berriz, itsasontziak, eta antzinako greziarren hondakinak. Seferisek ezin hobeto uztartu baitzuen bere garaiko errealitatea hala mundu klasikoarekin nola mito homerikoarekin. Sinbolismoa sakon jorratu zuen, betiere gertaera partikularrak, tokiko historia eta jokaleku eta objektu erreal jakinak unibertsalizatzeko. Maite López Las Herasek multzo oso bat dakarkigu orain, inspirazio eta zorroztasun harrigarriz itzulia.

audioak:
Aurkezpen pilula, (2024-03-22)