Autopsiarako frogak
Autopsiarako frogak
2010, saiakera
272 orrialde
978-84-92468-26-3
azala: Kepa Gonzalez
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
Autopsiarako frogak
2010, saiakera
272 orrialde
978-84-92468-26-3
aurkibidea

Aurkibidea

—1—

Ume bakar igandez

Zeremonia bat

Zozoa

Not Welsh

Tu egitea

Lore malats bat oinpean

Mihia behegainean

Bat zigortu, bost beldurtu

Ez pentsatu ez adierazi

E skol va farrez

Tamal bikoa

Hazparnen

Hazparne gainean Zelai

Ez ginena ikasten

Zientziaren lekuak

Meritu koloniala

Hizkuntzen gerra

Euskaraz ikastea

Hitzen azpia

Zimarroiak

—2—

Leer y escribir

Burlatzen naiz

Agustin Etxeberriren izerdiak

Ez seme ez adiskide

Poco recomendable

Alegiako belea bezala

Zaldibia, XVIII. mende amaiera

Luis Astigarraga

Aizkibelen salaketa

Paulo Ulibarri

Muxinduko gara eta...

Azkena jotzen

Iturengo arotza

Seulement avec les domestiques

Euskara kulturarako

Etxeko errenta

Zapataria zaldun jantzi zutenekoa

Palazioko leihotik

Gure txaloen kea

Migel Muñoa

Mujika maisuaren jakinduria

—3—

1963-04-24: data historiko bat, adibidez

Pentsamendu dependentea

Ez dugu oraingoa kontu hau

Zinezko demokratak izateko

Egizu kontu

Inoiz inori inon

Egunkari progre bat

Egizu kontu

Telefono dei bat (besterik ez)

Gaztela zaharra, Gaztela berria

Por fuersa

Vichy linguistikoa

—4—

Gizon aldrebestua

Gure geografia

Kanpo eta barru

Territoriozaleak

Galdu zuenaren lantua

Egizu kontu

Euskarari buruz

Egizu kontu

Mattinen heriotza, 1981 Donostia

Xalbador eta Mattin

Gure leku bestek

Tunela

Hegazkinetik 1

Hegazkinetik 2

Zazpiok

Otañoren galdera

Ombua eta amatea

Euskaldun nazionala

Trabarik ez baina

Lekurik gabe

Poetaren kolkoa

Hiztunek leku

—5—

Euskaldunaren bakardadea

Faxistaren zuhurtzia

Bestetasuna

Ispilua

Erdaraz

Funtzionaltasuna

Egizu kontu

Que onak

Inteligentzia naturala

Egizu kontu

Azken hitza euskaraz

Gure leku sinboliko bestek

Euskara gaztelaniaren geneetan

Fukuyama oker zegoen

Andere (urdin hura)

Ardituen geometria: atxik diglosiari!

Hitza hitz

Xalotasunaz haratago

Joan-etorria gure burura

—6—

Gure Txinako harresia

Zazpi hizkuntza

Ez jakulako konbeni

Euskararen intsentsu lurrina

Euskararen sufre lurrina

Estrabon, Plinio & Cia

Dizipulu barbaroa maisu

Euskalduak

Erakarrarria

Voyeur linguistikoak ez dakusana

Puerto Rico maitea

Antolakuntza zelularra

Erakartzeko ezintasuna 1

Orixeren azken idatzitik

El irresistible atrajo del idealismo identitario

Harri filosofala

Autodefentsa

Erakartzeko ezintasuna 2

Gailurtuok

Bitan arrotz

Erakartzeko indarra

Goliaten hizkuntzaz armaturik

Baskotasuna

Reliquia de España

Egizu kontu

—7—

Don Julio

Iruñan

Bilbo 1

Rue Beuret, Paris

Pizkundea

Bilbo 2

Apezaren bekatua

Nafarroa eta nafarrak 1

Nafarroa eta nafarrak 2

Nafarroa eta nafarrak 3

Nafarroa eta mundua

Nik zuri bai

Polita ere zaila

Nora nondik

Bilbo 3 (Donostia 1)

Unamunoren lekuak

Ikasitakoa bizi

Arbola

Lenguas avanzadas, herri bizkorrak

Kolonialisten luzera biko neurkinak

Arbola estakuru

Gure unibertsalak

Inkisidoreen algarak

Kuku-zakurrak

Paube Paristik

C'est le fromage qui parle basque

Kolabo berriak

Douce France de nos souffrances

Euskara politika da (okzitaniera bezala)

La maison des quatre fils Aymon

—8—

Sarako auzapeza 1

Sarako auzapeza 2

Garbikeria

Gutxiespenaren historia baterako

Mugakideon kriptotasuna

Gau-eskola

Europako Legebiltzarrean

Ezker ibarra

Maketanian euskaraz

Mugalari

Jose Bajo Fernandez

Etorkinak etsai

Mantxurrianoak

Gurera etorriak

Hizkuntzak damaigun zertasun agiria

Zu eta biok

Euskararen kolorea

Hispanofobia hispanofonoa

ETB 2

Egunkaria

—9—

Gizakia hizkuntzen aurka

Lau mihien gramatika

Baiona

Gizakidunak eta lurraldedunak

Despotismo linguistikoa

Estatutuetako ofizialtasuna

Inozentzia

Geu arrotz

Erakartzeko ezintasuna 2

Estetika bat zatarrari

Iraunerriren maitegoa

Paristik ez datorren artista

Postmodernoaren paradigma

Jean Jaures gure hondartzan

Normalizazioa

Gure hizkuntza ez da geurea

Una llamada de atención

Bortizkeria humanitarioa

Erregearen aurretik printzea

Bilbo 4

Ibaien artean

Gogoak ematen didalako

—10—

Zertarako balio dizue zuen hizkuntza horrek?

Handien paranoia

Galdera asperramorrante hori

Bertin Osborne bazterketaren aurka

Gurearen balioa

Bereizkuntzan esana

Etorkizuna

Etorkizuna iragan delarik

Abertzaletasuna

Nazionalismoa

Aizarnazabal

Aizarnazabal revisited

Sei minutu hogei urtean behin

Locuteurs particuliers

Balkanak Pirinioetan

—11—

Euskara hilez gero

Euskaldun ez identitarioa

Identitate arazoak

Gizakia izan nahirik

Ez dogu nahi bizi

De la misma manera?

Irlanda sin gaélico

Herri honen mamia

Hep Brezhoneg, Breizh ebet

Azken monolingue bretoia

Azken monolingue euskaldunak

Azken euskalduna

Ama hizkuntza

Seme-alaba hizkuntza

Hizkuntzak ikastea

Durangoko eskola umeak, 1802

Erosi: 18,05
Ebook:

Aurkibidea

—1—

Ume bakar igandez

Zeremonia bat

Zozoa

Not Welsh

Tu egitea

Lore malats bat oinpean

Mihia behegainean

Bat zigortu, bost beldurtu

Ez pentsatu ez adierazi

E skol va farrez

Tamal bikoa

Hazparnen

Hazparne gainean Zelai

Ez ginena ikasten

Zientziaren lekuak

Meritu koloniala

Hizkuntzen gerra

Euskaraz ikastea

Hitzen azpia

Zimarroiak

—2—

Leer y escribir

Burlatzen naiz

Agustin Etxeberriren izerdiak

Ez seme ez adiskide

Poco recomendable

Alegiako belea bezala

Zaldibia, XVIII. mende amaiera

Luis Astigarraga

Aizkibelen salaketa

Paulo Ulibarri

Muxinduko gara eta...

Azkena jotzen

Iturengo arotza

Seulement avec les domestiques

Euskara kulturarako

Etxeko errenta

Zapataria zaldun jantzi zutenekoa

Palazioko leihotik

Gure txaloen kea

Migel Muñoa

Mujika maisuaren jakinduria

—3—

1963-04-24: data historiko bat, adibidez

Pentsamendu dependentea

Ez dugu oraingoa kontu hau

Zinezko demokratak izateko

Egizu kontu

Inoiz inori inon

Egunkari progre bat

Egizu kontu

Telefono dei bat (besterik ez)

Gaztela zaharra, Gaztela berria

Por fuersa

Vichy linguistikoa

—4—

Gizon aldrebestua

Gure geografia

Kanpo eta barru

Territoriozaleak

Galdu zuenaren lantua

Egizu kontu

Euskarari buruz

Egizu kontu

Mattinen heriotza, 1981 Donostia

Xalbador eta Mattin

Gure leku bestek

Tunela

Hegazkinetik 1

Hegazkinetik 2

Zazpiok

Otañoren galdera

Ombua eta amatea

Euskaldun nazionala

Trabarik ez baina

Lekurik gabe

Poetaren kolkoa

Hiztunek leku

—5—

Euskaldunaren bakardadea

Faxistaren zuhurtzia

Bestetasuna

Ispilua

Erdaraz

Funtzionaltasuna

Egizu kontu

Que onak

Inteligentzia naturala

Egizu kontu

Azken hitza euskaraz

Gure leku sinboliko bestek

Euskara gaztelaniaren geneetan

Fukuyama oker zegoen

Andere (urdin hura)

Ardituen geometria: atxik diglosiari!

Hitza hitz

Xalotasunaz haratago

Joan-etorria gure burura

—6—

Gure Txinako harresia

Zazpi hizkuntza

Ez jakulako konbeni

Euskararen intsentsu lurrina

Euskararen sufre lurrina

Estrabon, Plinio & Cia

Dizipulu barbaroa maisu

Euskalduak

Erakarrarria

Voyeur linguistikoak ez dakusana

Puerto Rico maitea

Antolakuntza zelularra

Erakartzeko ezintasuna 1

Orixeren azken idatzitik

El irresistible atrajo del idealismo identitario

Harri filosofala

Autodefentsa

Erakartzeko ezintasuna 2

Gailurtuok

Bitan arrotz

Erakartzeko indarra

Goliaten hizkuntzaz armaturik

Baskotasuna

Reliquia de España

Egizu kontu

—7—

Don Julio

Iruñan

Bilbo 1

Rue Beuret, Paris

Pizkundea

Bilbo 2

Apezaren bekatua

Nafarroa eta nafarrak 1

Nafarroa eta nafarrak 2

Nafarroa eta nafarrak 3

Nafarroa eta mundua

Nik zuri bai

Polita ere zaila

Nora nondik

Bilbo 3 (Donostia 1)

Unamunoren lekuak

Ikasitakoa bizi

Arbola

Lenguas avanzadas, herri bizkorrak

Kolonialisten luzera biko neurkinak

Arbola estakuru

Gure unibertsalak

Inkisidoreen algarak

Kuku-zakurrak

Paube Paristik

C'est le fromage qui parle basque

Kolabo berriak

Douce France de nos souffrances

Euskara politika da (okzitaniera bezala)

La maison des quatre fils Aymon

—8—

Sarako auzapeza 1

Sarako auzapeza 2

Garbikeria

Gutxiespenaren historia baterako

Mugakideon kriptotasuna

Gau-eskola

Europako Legebiltzarrean

Ezker ibarra

Maketanian euskaraz

Mugalari

Jose Bajo Fernandez

Etorkinak etsai

Mantxurrianoak

Gurera etorriak

Hizkuntzak damaigun zertasun agiria

Zu eta biok

Euskararen kolorea

Hispanofobia hispanofonoa

ETB 2

Egunkaria

—9—

Gizakia hizkuntzen aurka

Lau mihien gramatika

Baiona

Gizakidunak eta lurraldedunak

Despotismo linguistikoa

Estatutuetako ofizialtasuna

Inozentzia

Geu arrotz

Erakartzeko ezintasuna 2

Estetika bat zatarrari

Iraunerriren maitegoa

Paristik ez datorren artista

Postmodernoaren paradigma

Jean Jaures gure hondartzan

Normalizazioa

Gure hizkuntza ez da geurea

Una llamada de atención

Bortizkeria humanitarioa

Erregearen aurretik printzea

Bilbo 4

Ibaien artean

Gogoak ematen didalako

—10—

Zertarako balio dizue zuen hizkuntza horrek?

Handien paranoia

Galdera asperramorrante hori

Bertin Osborne bazterketaren aurka

Gurearen balioa

Bereizkuntzan esana

Etorkizuna

Etorkizuna iragan delarik

Abertzaletasuna

Nazionalismoa

Aizarnazabal

Aizarnazabal revisited

Sei minutu hogei urtean behin

Locuteurs particuliers

Balkanak Pirinioetan

—11—

Euskara hilez gero

Euskaldun ez identitarioa

Identitate arazoak

Gizakia izan nahirik

Ez dogu nahi bizi

De la misma manera?

Irlanda sin gaélico

Herri honen mamia

Hep Brezhoneg, Breizh ebet

Azken monolingue bretoia

Azken monolingue euskaldunak

Azken euskalduna

Ama hizkuntza

Seme-alaba hizkuntza

Hizkuntzak ikastea

Durangoko eskola umeak, 1802

 

 

BIZIEN BIZITZA MOTZA

 

        Lizardi hila da eta ez zaigu prentsan azalduko erredukzionismoak salatzen, nork dauzka gogoan «Bide berriak? Bide guztiak!» artikulu zuhurrean kritikatu eta defendatu zituenak?

        Gauzak berezko bideetatik atera nahi dituzute. Mailak elkarrekin lotuak behar dute, igotzeko mailadirik osatuko bada. Gure elertia beste herrietakoa ez bezelako eraz hazitzea nahi zenuteke, eta oker zoazte hortan. Opila ez da jaikitzen legamirik gabe [...]. Beraz, nor gere irizmena zabalagotzea da beharrenik. Gure baratzean mota guztietako landareak behar ditugu. Ez degu zapuztuarazi behar ez bertsolari mordoiloa, ez olerkari garbi antxekoa, ez eta ere berrizale bihurria. [...] Elerti gaietan ez da biderik zuzenena nor bere zale eta joeratik aterata ibilaraztea.

        Aitzolek libre dauka bidea euskara ez dakitenen artean euskal literaturari buruzko doktrina zabaltzeko, berak Pizkundea bataiatu aroak zeukan distira apurra eman diotenei, hizkera higatua berritu dutenei, munduaren orenean idatzi nahi izan dutenei okerraren handia erakusteko:

        Es imprecindible que, dando un viraje pronunciado, enfilemos la producción literaria hacia los senderos de lo natural, de lo espontáneo, de lo sencillo, huyendo de lo artificioso, amanerado, y de la expresión dura de un lenguaje fabricado en laboratorio. Es ésta una condición sin la cual no llegaremos jamás a tener una literatura vasca.

        Ez zaigu jadanik euskara «jakite hegoek igoa» interesatzen. Herriarena igo ez, geurea jaitsiko dugu herriarenera. Iñigo Aranbarrik esana duen bezala, Aitzolendako poesiak —literaturak, oro har— herriaren esentzia ukitu, jaso eta transmititu behar du, funtzio etnologiko-etnografikoa eta funtzio didaktikoa bete behar ditu —bertsolariak antzinako larru-jantzian azaldu behar lirateke oholtza gainean aberriari kantari—, eta agitaziorako balio behar du, helburu politikoak lortzeko bitartekoa da.

        Hamazazpi urte iragan dira Luis Eleizaldek euskara kultu eta moderno baterako deia egin eta plangintza zirriborratu zuenetik. Artean ezer guti aurreratu da. Euskaltzaindia sortu dute noizbait, baina bere zereginak eta ahalmenak urrun daude, ezinbestez, hizkuntzaren borroka sozialetarik. Liburugintzak ahul darrai, nahiz eskola liburu politak argitaratu euskararen estatusa ez da biziki hobetu eskola publikoan, ez da hezkuntza sisteman ofizialki txertatu... Errepublika heldu da, askatasun aire bat ekarri du. Irratia indartu eta hedatu egin da, euskarak ordea musika programa bat besterik ez dauka astean behin Donostiako Union Radion, hitzalditxoa tartean. Harrera ona daukan astekaria dago Gipuzkoan, Argia, Diputazioak eta zenbait apez euskaltzalek eragina, zintzoa eta katolikoa, euskara klaruan idatzia, baserritarrendako izanagatik denetariko gaiak ageri dituena. Ahaleginak egin dira Bizkaian antzeko zerbait ateratzeko, ez da lortu. Kazeta abertzaleetan, «Euskal Orria» izeneko atala orri erdia edo laurdena izaten da maiz, herrietako ohar-albistez osatua. Politikak hartu du lehentasuna, eta politikak ez du balio izan programa minimo bat emateko hizkuntzari, besteak beste, autonomia estatutuaren tramitazioa izoztua dagoelako, zorioneko negualdia, Madrilgo legebiltzarrean.

        Y, admitido como incuestionable, que, por un lado, no hace falta, y por otro, tampoco es posible hic et nunc escribir de todo en euskera; tengamos la franqueza y el valor de reconocer —prácticamente— que es un deber de patriotismo aplazar y aun suspender el cultivo de nuestra lengua en ciertos ramos del saber y dirigir en cambio toda la preocupación al fomento de su uso vivo.

        Hizkuntza burutik eta eskutik utzia duten euskaltzale buruzagiek —Aitzol bera eredu barre-mingarri— ahokora datoz sokorri eske, herri sentzillo eta naturala-ren mintzoa zabaldu behar da —euskal sena deskubritu dute—, klase kultuak euskarazko liburuen hirurehuna ale baino erosten ez duenez gerokotu eta are bertan behera utzi behar da zenbait lanketa, ez omen da behar eta ez omen da posible orotarik idaztea euskaraz... Eta ezin da zalantzatu: euskaltzaleek onartu egin dute euskararen ez-unibertsaltasuna.

        Ez ote da gertatzen, aitzitik, ez zaielako posible dela ez beharrezko? Alegia, ez ote dute ez beharrezkotzat hartzen beraiek egiteko gauza ez direlako? Zein ote ziren bada une hartan euskara lantzen hasia zen jakintza eremu berriak, beste (garai) (hizkuntza) baterako utzi beharreko haiek? Ez izugarri elitekoak, egia esan, ez ugariak: Yakintza aldizkarian, sarkasmoa da, euskara minoritarioa zen, eta diglosikoa tematikan.

        Aitzolen diktat literarioari diktat soziologikoa erantsi zion Ibarrek, ahozkotasunari lehentasuna ematea zen betebehar patriotikoa... populu xeheak bete zezan buruzagi abertzaleak beren gisakoen artean, klase burges ertainean, txertatzeko gai izan ez ziren euskaltasuna.

        Zehaztasun matematikoz, agindua eginez, lehen Bertsolari Egunak antolatu zituzten 1935 eta 1936an, oroz gain txukuntasuna zintzotasuna moteltasuna legezahartasuna saritzeko. Produktu kultuek ezin zuten hartara iritsiko zen bertsolaritza, tresna behinena genuen masa euskalduna leziatzeko lixibatzeko.

        Euskaran bizi zirenak klase apalak genituen. Haiena zen hizkuntzaren hatsa eta gatza. Umezurtz zeuden, eta eskua luzatu zien gurasokeriak: eske gatoz, baina argi emaile.

        Politika bat indartzeko baliatu zuten euskara abertzaleek, lehenik kulturalismoz, gero populismoz.

        Ez ziren gauza izan euskara bera politikoki indartzeko, ihes egin zioten betebehar historiko horri, gainetik kendu zuten herriaren lepora jaurtiz. Eta ondorioz, egitura instituzionaletarik ate, erakartzeko indarrik gabe utzi zuten gure hizkuntza.

        Diglosiaren defentsa patriotikoak erro luzeak ditu gurean, hala ukamen ahalkegarrietan nola estilo kategorikoan.

Xabier Lizardi. «Bide berriak...? Bide guztiak!» Argia, 1932-02-21

Aitzol. «Por la literatura euskaldun». Euzkadi, 1934-12-18

Ibar. Genio y lengua. Tolosa, 1935 [Aipuko etzanak, bereak dira]

Iñigo Aranbarri. «Pizkundea: Aitzol modernitatearen kontra». Hitzaldia. Larrabetzuko Literatura Eskola, 2003-10-18