Autopsiarako frogak
Autopsiarako frogak
2010, saiakera
272 orrialde
978-84-92468-26-3
azala: Kepa Gonzalez
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2009, nobela
2006, poesia
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
Autopsiarako frogak
2010, saiakera
272 orrialde
978-84-92468-26-3
aurkibidea

Aurkibidea

—1—

Ume bakar igandez

Zeremonia bat

Zozoa

Not Welsh

Tu egitea

Lore malats bat oinpean

Mihia behegainean

Bat zigortu, bost beldurtu

Ez pentsatu ez adierazi

E skol va farrez

Tamal bikoa

Hazparnen

Hazparne gainean Zelai

Ez ginena ikasten

Zientziaren lekuak

Meritu koloniala

Hizkuntzen gerra

Euskaraz ikastea

Hitzen azpia

Zimarroiak

—2—

Leer y escribir

Burlatzen naiz

Agustin Etxeberriren izerdiak

Ez seme ez adiskide

Poco recomendable

Alegiako belea bezala

Zaldibia, XVIII. mende amaiera

Luis Astigarraga

Aizkibelen salaketa

Paulo Ulibarri

Muxinduko gara eta...

Azkena jotzen

Iturengo arotza

Seulement avec les domestiques

Euskara kulturarako

Etxeko errenta

Zapataria zaldun jantzi zutenekoa

Palazioko leihotik

Gure txaloen kea

Migel Muñoa

Mujika maisuaren jakinduria

—3—

1963-04-24: data historiko bat, adibidez

Pentsamendu dependentea

Ez dugu oraingoa kontu hau

Zinezko demokratak izateko

Egizu kontu

Inoiz inori inon

Egunkari progre bat

Egizu kontu

Telefono dei bat (besterik ez)

Gaztela zaharra, Gaztela berria

Por fuersa

Vichy linguistikoa

—4—

Gizon aldrebestua

Gure geografia

Kanpo eta barru

Territoriozaleak

Galdu zuenaren lantua

Egizu kontu

Euskarari buruz

Egizu kontu

Mattinen heriotza, 1981 Donostia

Xalbador eta Mattin

Gure leku bestek

Tunela

Hegazkinetik 1

Hegazkinetik 2

Zazpiok

Otañoren galdera

Ombua eta amatea

Euskaldun nazionala

Trabarik ez baina

Lekurik gabe

Poetaren kolkoa

Hiztunek leku

—5—

Euskaldunaren bakardadea

Faxistaren zuhurtzia

Bestetasuna

Ispilua

Erdaraz

Funtzionaltasuna

Egizu kontu

Que onak

Inteligentzia naturala

Egizu kontu

Azken hitza euskaraz

Gure leku sinboliko bestek

Euskara gaztelaniaren geneetan

Fukuyama oker zegoen

Andere (urdin hura)

Bizien bizitza motza

Hitza hitz

Xalotasunaz haratago

Joan-etorria gure burura

—6—

Gure Txinako harresia

Zazpi hizkuntza

Ez jakulako konbeni

Euskararen intsentsu lurrina

Euskararen sufre lurrina

Estrabon, Plinio & Cia

Dizipulu barbaroa maisu

Euskalduak

Erakarrarria

Voyeur linguistikoak ez dakusana

Puerto Rico maitea

Antolakuntza zelularra

Erakartzeko ezintasuna 1

Orixeren azken idatzitik

El irresistible atrajo del idealismo identitario

Harri filosofala

Autodefentsa

Erakartzeko ezintasuna 2

Gailurtuok

Bitan arrotz

Erakartzeko indarra

Goliaten hizkuntzaz armaturik

Baskotasuna

Reliquia de España

Egizu kontu

—7—

Don Julio

Iruñan

Bilbo 1

Rue Beuret, Paris

Pizkundea

Bilbo 2

Apezaren bekatua

Nafarroa eta nafarrak 1

Nafarroa eta nafarrak 2

Nafarroa eta nafarrak 3

Nafarroa eta mundua

Nik zuri bai

Polita ere zaila

Nora nondik

Bilbo 3 (Donostia 1)

Unamunoren lekuak

Ikasitakoa bizi

Arbola

Lenguas avanzadas, herri bizkorrak

Kolonialisten luzera biko neurkinak

Arbola estakuru

Gure unibertsalak

Inkisidoreen algarak

Kuku-zakurrak

Paube Paristik

C'est le fromage qui parle basque

Kolabo berriak

Douce France de nos souffrances

Euskara politika da (okzitaniera bezala)

La maison des quatre fils Aymon

—8—

Sarako auzapeza 1

Sarako auzapeza 2

Garbikeria

Gutxiespenaren historia baterako

Mugakideon kriptotasuna

Gau-eskola

Europako Legebiltzarrean

Ezker ibarra

Maketanian euskaraz

Mugalari

Jose Bajo Fernandez

Etorkinak etsai

Mantxurrianoak

Gurera etorriak

Hizkuntzak damaigun zertasun agiria

Zu eta biok

Euskararen kolorea

Hispanofobia hispanofonoa

ETB 2

Egunkaria

—9—

Gizakia hizkuntzen aurka

Lau mihien gramatika

Baiona

Gizakidunak eta lurraldedunak

Despotismo linguistikoa

Estatutuetako ofizialtasuna

Inozentzia

Geu arrotz

Erakartzeko ezintasuna 2

Estetika bat zatarrari

Iraunerriren maitegoa

Paristik ez datorren artista

Postmodernoaren paradigma

Jean Jaures gure hondartzan

Normalizazioa

Gure hizkuntza ez da geurea

Una llamada de atención

Bortizkeria humanitarioa

Erregearen aurretik printzea

Bilbo 4

Ibaien artean

Gogoak ematen didalako

—10—

Zertarako balio dizue zuen hizkuntza horrek?

Handien paranoia

Galdera asperramorrante hori

Bertin Osborne bazterketaren aurka

Gurearen balioa

Bereizkuntzan esana

Etorkizuna

Etorkizuna iragan delarik

Abertzaletasuna

Nazionalismoa

Aizarnazabal

Aizarnazabal revisited

Sei minutu hogei urtean behin

Locuteurs particuliers

Balkanak Pirinioetan

—11—

Euskara hilez gero

Euskaldun ez identitarioa

Identitate arazoak

Gizakia izan nahirik

Ez dogu nahi bizi

De la misma manera?

Irlanda sin gaélico

Herri honen mamia

Hep Brezhoneg, Breizh ebet

Azken monolingue bretoia

Azken monolingue euskaldunak

Azken euskalduna

Ama hizkuntza

Seme-alaba hizkuntza

Hizkuntzak ikastea

Durangoko eskola umeak, 1802

Erosi: 18,05
Ebook:

Aurkibidea

—1—

Ume bakar igandez

Zeremonia bat

Zozoa

Not Welsh

Tu egitea

Lore malats bat oinpean

Mihia behegainean

Bat zigortu, bost beldurtu

Ez pentsatu ez adierazi

E skol va farrez

Tamal bikoa

Hazparnen

Hazparne gainean Zelai

Ez ginena ikasten

Zientziaren lekuak

Meritu koloniala

Hizkuntzen gerra

Euskaraz ikastea

Hitzen azpia

Zimarroiak

—2—

Leer y escribir

Burlatzen naiz

Agustin Etxeberriren izerdiak

Ez seme ez adiskide

Poco recomendable

Alegiako belea bezala

Zaldibia, XVIII. mende amaiera

Luis Astigarraga

Aizkibelen salaketa

Paulo Ulibarri

Muxinduko gara eta...

Azkena jotzen

Iturengo arotza

Seulement avec les domestiques

Euskara kulturarako

Etxeko errenta

Zapataria zaldun jantzi zutenekoa

Palazioko leihotik

Gure txaloen kea

Migel Muñoa

Mujika maisuaren jakinduria

—3—

1963-04-24: data historiko bat, adibidez

Pentsamendu dependentea

Ez dugu oraingoa kontu hau

Zinezko demokratak izateko

Egizu kontu

Inoiz inori inon

Egunkari progre bat

Egizu kontu

Telefono dei bat (besterik ez)

Gaztela zaharra, Gaztela berria

Por fuersa

Vichy linguistikoa

—4—

Gizon aldrebestua

Gure geografia

Kanpo eta barru

Territoriozaleak

Galdu zuenaren lantua

Egizu kontu

Euskarari buruz

Egizu kontu

Mattinen heriotza, 1981 Donostia

Xalbador eta Mattin

Gure leku bestek

Tunela

Hegazkinetik 1

Hegazkinetik 2

Zazpiok

Otañoren galdera

Ombua eta amatea

Euskaldun nazionala

Trabarik ez baina

Lekurik gabe

Poetaren kolkoa

Hiztunek leku

—5—

Euskaldunaren bakardadea

Faxistaren zuhurtzia

Bestetasuna

Ispilua

Erdaraz

Funtzionaltasuna

Egizu kontu

Que onak

Inteligentzia naturala

Egizu kontu

Azken hitza euskaraz

Gure leku sinboliko bestek

Euskara gaztelaniaren geneetan

Fukuyama oker zegoen

Andere (urdin hura)

Bizien bizitza motza

Hitza hitz

Xalotasunaz haratago

Joan-etorria gure burura

—6—

Gure Txinako harresia

Zazpi hizkuntza

Ez jakulako konbeni

Euskararen intsentsu lurrina

Euskararen sufre lurrina

Estrabon, Plinio & Cia

Dizipulu barbaroa maisu

Euskalduak

Erakarrarria

Voyeur linguistikoak ez dakusana

Puerto Rico maitea

Antolakuntza zelularra

Erakartzeko ezintasuna 1

Orixeren azken idatzitik

El irresistible atrajo del idealismo identitario

Harri filosofala

Autodefentsa

Erakartzeko ezintasuna 2

Gailurtuok

Bitan arrotz

Erakartzeko indarra

Goliaten hizkuntzaz armaturik

Baskotasuna

Reliquia de España

Egizu kontu

—7—

Don Julio

Iruñan

Bilbo 1

Rue Beuret, Paris

Pizkundea

Bilbo 2

Apezaren bekatua

Nafarroa eta nafarrak 1

Nafarroa eta nafarrak 2

Nafarroa eta nafarrak 3

Nafarroa eta mundua

Nik zuri bai

Polita ere zaila

Nora nondik

Bilbo 3 (Donostia 1)

Unamunoren lekuak

Ikasitakoa bizi

Arbola

Lenguas avanzadas, herri bizkorrak

Kolonialisten luzera biko neurkinak

Arbola estakuru

Gure unibertsalak

Inkisidoreen algarak

Kuku-zakurrak

Paube Paristik

C'est le fromage qui parle basque

Kolabo berriak

Douce France de nos souffrances

Euskara politika da (okzitaniera bezala)

La maison des quatre fils Aymon

—8—

Sarako auzapeza 1

Sarako auzapeza 2

Garbikeria

Gutxiespenaren historia baterako

Mugakideon kriptotasuna

Gau-eskola

Europako Legebiltzarrean

Ezker ibarra

Maketanian euskaraz

Mugalari

Jose Bajo Fernandez

Etorkinak etsai

Mantxurrianoak

Gurera etorriak

Hizkuntzak damaigun zertasun agiria

Zu eta biok

Euskararen kolorea

Hispanofobia hispanofonoa

ETB 2

Egunkaria

—9—

Gizakia hizkuntzen aurka

Lau mihien gramatika

Baiona

Gizakidunak eta lurraldedunak

Despotismo linguistikoa

Estatutuetako ofizialtasuna

Inozentzia

Geu arrotz

Erakartzeko ezintasuna 2

Estetika bat zatarrari

Iraunerriren maitegoa

Paristik ez datorren artista

Postmodernoaren paradigma

Jean Jaures gure hondartzan

Normalizazioa

Gure hizkuntza ez da geurea

Una llamada de atención

Bortizkeria humanitarioa

Erregearen aurretik printzea

Bilbo 4

Ibaien artean

Gogoak ematen didalako

—10—

Zertarako balio dizue zuen hizkuntza horrek?

Handien paranoia

Galdera asperramorrante hori

Bertin Osborne bazterketaren aurka

Gurearen balioa

Bereizkuntzan esana

Etorkizuna

Etorkizuna iragan delarik

Abertzaletasuna

Nazionalismoa

Aizarnazabal

Aizarnazabal revisited

Sei minutu hogei urtean behin

Locuteurs particuliers

Balkanak Pirinioetan

—11—

Euskara hilez gero

Euskaldun ez identitarioa

Identitate arazoak

Gizakia izan nahirik

Ez dogu nahi bizi

De la misma manera?

Irlanda sin gaélico

Herri honen mamia

Hep Brezhoneg, Breizh ebet

Azken monolingue bretoia

Azken monolingue euskaldunak

Azken euskalduna

Ama hizkuntza

Seme-alaba hizkuntza

Hizkuntzak ikastea

Durangoko eskola umeak, 1802

 

 

ARDITUEN GEOMETRIA:
ATXIK DIGLOSIARI!

 

        Euskararen menderazioa teorizatua, adostua eta planifikatua daukate gure hainbat irakasle teknikari arduradun eragile kudeatzaile irizlari kargulant politikarik, hitzarmena ez baina itun berritua, hots, ebanjelio gaurkotua den agirian. Ez dakigu eta ez dugu inoiz jakinen gogoeta irekian zer esan, irakurri eta eztabaidatu zuten, hain guti «ondorengo txostena» nola idatzi zen, nork edo nortzuek, idatzi ondoren berriro zutenetz adostu, ezetz esanen genuke.

        Dakigun bakarra da euskaldunok inozotzat hartzen gaituztela eta, maluruski, arrazoia eduki dezakete.

        Asimetria baterantz goaz, beraz, gizarte elebidun baten helburua posible izango bada, eta asimetria hori bai geografikoa eta baita funtzionala ere izango da. Garbi adierazi dezagun denok ­ez da hori ukatzerainoko itsumenik inon ezagutzen­ gure baitan garbi dakiguna: helburua ez da toki edo alor batean egiten dena bestean ere modu mimetikoan errepikatzea, baldintzei eta errealitateari muzin eginez, baizik eta toki edota alor bakoitzak eman dezakeena eman dezan lortzea, asmoz eta jakitez, ez gutxiago baina ezta gehiago ere.

        «Denok», gurearen ezer inork zalantzan ipini barik.

        «Ez da inon ezagutzen [gurearen zuzena ikusten ez duen] itsumenik», eta inor balego, burutik egina egonen litzateke, gauzak zabaltasunez ikusten ez dakien hiperreuskaldunultra amorraturen bat.

        Asimetria baterantz goaz, hots, ez goaz inora, leku berean geratuko gara (onenean), asimetriaren iduri murriztua geu izanen garelako.

        Hori ongi dakite gure hizkuntza politikaren oinarriak ezarri dituzten irakasle teknikari arduradun eragile kudeatzaile irizlari kargulant politikariek, gidoiarteko kategorikoak du salatzen: guk dioguna ukatzea itsumena izanen litzateke.

        Ez goaz ematera eta aberastera, alor bakoitzak eman diezagukeena hartzera baino «asmoz eta jakitez», alegia, jakinduriarik zuhurrenarekin, erran nahi baita asmo handirik gabe.

        Gaurko errealitatearen aurreak aski modu garbian erakusten digu atzea nola dantzatu: euskarak eta gaztelaniak funtzio ezberdinak bereganatuko dituzte, nolabaiteko banaketa funtzional baten arabera, eta beste hainbeste gertatuko da euskarentzat erreklamatzen ditugun lurraldeei dagokienez: ez da guztietan, inondik inora ere, hiztun, erabiltzaile eta gaitasun maila bera erdietsiko.

        Hizkuntza bat bestearen zerbitzuan jartzeko tresneria dugu elebitasun ofiziala, urteetan nazionalistek zuzenduriko hizkuntza politikak sortua. Eta teorizatua, adostua eta planifikatua dago erretorikak ematen duen moralkeria motzaren argudioak makila: «helburua posible izango bada», «denok», «gure baitan dakiguna», «ez da inon ezagutzen», «hori ukatzerainoko itsumenik», «garbi adierazi dezagun», «aurreak erakusten digu atzea nola dantzatu», «aski modu garbian», «inondik inora ere ez...».

        Argudiorik ezean, onak dira baieztapen kategorikoak.

        Gonbitolarria ematen du bai: gaztelaniatik barrena heldu zaigun ingelesezko sustainable alegeraki itzulita, «diglosia atxikigarria» kontzeptua ekartzeko da aitziko iritziaren mespretxuz eta menostekoz osatu jardun ofizialaren tortika hori guztia. Jasangarria edo pairagarria edo eramangarria edo luzagarria edo iraungarria izan behar lukeena, atxikigarria bihurtu digute, euskaldunok «atxikimendua» zor diogu —ebanjelikoa da— erdaldunek nozitzeko modukoa irizten diotenari: ituna bera da asimetrikoa, adibide egoki bat ukan dezagun.

        Aquest informe, tan embriac de cofoisme, retòrica bilingüista, ideologia neoliberal i aversió a la dissidència com freturat de sociolingüística empírica i teòrica, constitueix un veritable ditirambe de la subordinació lingüística des del pricipi al final.

        Estiloak dager ustela.

        Eta kiratsa euskalgintza ardituaren isiltasunak, zeren, Moreno Cabrera irakasleak Madrildik oroitarazten digunez...

        El euskera es una lengua del siglo XXI, es una lengua europea moderna y, por tanto, tiene el mismo derecho que las demás a ocupar el lugar más relevante posible en todos los ámbitos de nuestra sociedad occidental contemporánea.

        Eta gure hizkuntzaren maila eman behar dugu orain euskaldunok: euskara prest dago, ez da engoitik aurre-indoeuroparra edo besteak ez bezalakoa, modernoa eta mendebaldekoa da, araberako estatusa eskatzen du, hots, autodeterminazio linguistikoa bere ondorio guztiekin.

XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak. Itun berritu baterantz. Gogoeta irekiaren ondorengo txostena. Eusko Jaurlaritza, 2009 www.euskara.euskadi.net

Daniel Escribano. «Misèria del realisme. Debats sobre la interposició en la narrativa basca actual». Els Marges. Barcelona, 2009

Juan Carlos Moreno Cabrera. Prejuicios sobre el euskera. Ekarpenak www.euskaldunak.info