Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


"ARRAKALAK"
IKUSKIZUNA
SAREAN


LIBURUARI BURUZKO
MATERIAL GEHIAGO
(bbk)


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

ISTRIPUAK

 

Auto batek istripua izan du,

ez atezainak kornerrean bezala

ez lisaburdinak galtzetan legez.

 

Auto batek istripua izan du

berrehun eta hogeita laugarrenez,

esaera zaharra izan nahi lukeela aldarrikatuz

egoskorrari egokitu dakiokeen sententziaz.

 

Auto batek istripua izan zuenean

hots egin zidaten,

ez maitasuna egiten denean bezala

ez urteak aurrera doazela esateko legez.

 

Auto batek istripua izan zuen eta

Eneko ubeldu zitzaidan bihotzean

Gotzonek egin zidan ihes.

 

Ezetz galdetu nien erantzunei baina

Justizia bakartiegiak erabakita zuen aspaldi.

Asturua besterik ez da.

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus