Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


"ARRAKALAK"
IKUSKIZUNA
SAREAN


LIBURUARI BURUZKO
MATERIAL GEHIAGO
(bbk)


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

PRAKETATIK BELAUNAK

 

Zoriontsua izan zen

praketatik belaunak erortzen zitzaizkion sasoian.

Orduan erraza egiten zitzaion bizitzea:

zuhaitzen adar, gerezien esku,

bazkalordurako berpizten ziren proskritoak,

beldurrarekin bakarrizketak, zubiak hankazpietan...

 

Munduari bira ematen zion ekaitz egunetan,

mugazainak aizunduz baserriratzen zituen

galtzaileak, aita ezezagunen semeak,

kurrilo iheslariak eta borroka itzelen laburdurak.

Poza ez zion ezerk akabatu

ez bada ustezko maitearen eztenak.

Harena izango da

zaurion zilbor-hestea.

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus