Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


"ARRAKALAK"
IKUSKIZUNA
SAREAN


LIBURUARI BURUZKO
MATERIAL GEHIAGO
(bbk)


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

BALSIK BALEGO GURETZAT

 

Esperoan eman dudan denboraren ordaina

sabeleko kilima hauek dira,

moropilok iruntzikeran.

Itxarondamua aztarrika ari zait,

ez dut beste inon bilatu beharrik.

Aska ditzadan agurrak oin azpietatik,

datorrela ausardia berritsu.

Azken hondarra abantzu hila da,

bestela, naizenik jakiteke joango da,

esan egin behar diot:

Erdu, utzidazu zure ile artean ostentzen,

besoarekin beteko dizut gerria.

Erdu, jarri begiak zirrikituan,

esadazu ikusten duzuna

nahikoa ote den.

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus