Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


"ARRAKALAK"
IKUSKIZUNA
SAREAN


LIBURUARI BURUZKO
MATERIAL GEHIAGO
(bbk)


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

ESKUAK ETA HARRIAK

 

Eskuak haurrik ez duten bularretatik

Eskuak ez dira urruntzen aginduetatik

 

Ezpainek indar dagite ezetzerantz

Ezpainak orratzei musuka atzerantz

 

Euria uholdeaz erditu ezinik

Euria harriak samurtu gurarik

 

Sorlekua mutiri ukatu

Sorlekua labarretan amildu

 

Zerua gizonen otoitz ukatuentzat

Zerua gorputzen neurriko begiontzat

 

Aingeru beltzak hegaldatu zitzaizkion sabelpean

Aingeru beltzak heriotzaren jakinean

 

Hormari bizkarra ematen dio Aminak

Hormari aurrea hartzen dio Safiyak

 

Harriabarrek ubeldu diote maitasuna

Harribilek mailatu askatasuna

 

 

© Gotzon Barandiaran

 


www.susa-literatura.eus