Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

ISPILUA

 

        Parisen, 1968ko maiatz eder hartan, ispilu handi bat atera zuten kalera ikasleek. Polizien aurrean paratu zuten, poliziek beren burua ikus zezaten, zelako zakur itxura zeukaten.

        Hizkuntza murriztuak, askotan, ispiluaren efektua egiten du.

        —En castellano, por favor.

        —Je ne vous comprends pas!

        —En erderas, por favor.

        —¿Qué?

        —Désolé, je ne parle pas le patois!

        —Barkatu... erdaraz.

        Ñabardura askorekin esan liteke esaldi horietarik bakoitza, baina oraino oldarkeria ageri dute euskaraz hitz egiten zaion erdaldun ez gutik.

        (Euskaraz) hitz (pare bat) egitea haginak erakustea balitz bezala. Edo inposaketa.

        Elebakartasunak arazo larriak dauzka bestelakoa onartzeko.

        Euskara ispilu handia da. Erdaldunek bestea, bestelakoa garen hau nola onartzen duten edo onartzen ez duten erakusten du. Eta maizegiko tamalez iduritzen zaizkigu CRSak.

        Gu zalapartariak gara, ados.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus