NIK ZURI BAI

 

        Zaila omen da izugarri.

        Ez dute ulertzen, erraz esan liteke zaila da.

        «Nik zuri bai» erantzun izan du euskaldunak. Eta berdin jarraitzen dute ulertu gabe. Yo sí te entiendo. Eta ez zaie burutik pasatzen ahalegin bat egin behar izan duzula.

        Mintza gaitezen beraz biok ulertzen dugun horretan, zertarako hainbeste espantu, erdaldunaren gogoeta.

        Zer zaren frogatu behar duzu aldiro: bestearena ulertzen duzun gizakia, besteak (inoiz) ulertuko (ez) zaituelakoan.

        Ez da samurra.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus