Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

 

EUSKARAZ IKASTEA

 

        Katedran euskalduna lehiakide duten erdaldunek komenientzia dute —arrazoi zientifikorainokoa maiz— euskaraz ikastea euskara ikastea izan dadin, ezinezkoa izatea euskara bera ez den beste ezer eman dadin euskaraz.

        Eta arrazoia daukate, neurri batean, euskararen zokoratzaileek: euskarak arrasto handia uzten du, farmazia euskaraz ikasita ez da farmazia bakarrik ikasten, hori da ikasitakoaren zatirik txipiena, kasik.

        Beste horrenbeste esan lezake erdaraz ikastera behartzen duten euskaldunak gaztelaniagatik edo frantsesagatik, baina hori onura erantsia da, zabaltasuna eta mundutasuna ematen baitute hizkuntza gailenduek, omen.

        Anakronismoa da hizkuntza gutiengotua kulturarako erabiltzea.

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus