BILBO 2

 

        Beti dago aitzakiaren bat ez eginak zuritzeko eta egin beharrekoak ez egiteko. Horrela ere politizatzen dira hizkuntzak, Jainkoaren borondatera makurtuz, euskarari «asaben hizkuntza» esanez.

        Ta orain bertan zer? Asterokoak bizi eziñik dabiltzelarik nola izango gera kapaz euskel egunkari bat ateratzeko? Abertzaletasuna gero eta gallenduagoa omen dago gurean. Ez det ezezkorik esango. Euskel-zaletasunik ez ordea. Begien bixtan dago. Ez atzo eta ez gaur. Iru milla arpidedun sortu etziralako ez baitzan atera dela 60 urte Euskel-Egunkari bat. Gaur egun pasatzen ari diranak besterik ez digute adierazten: izkuntzari buruz txepetx porrokatuak ginduzun ta txepetx diardugu; euskera euskaldunon batutzaille bear luken momentuan «gure asaben izkuntza» separatzaille zaigu. Arlo ontan, eta bereziki euskaldunok, txepetx eta kakanarru uts eginda gabiltz...

        Eta alaz da guztiz, praka-zaar batzuk besterik ez bada ere, «yarrai gatzazkion, bada, len baño ere baikorrago, lan asiari. Astindu dezagun aizea, eltxoak eskubeteka atxitzen bageniardu bezela, ta Yankoak nai izango aldu eltxo baño zerbait mamiagorik, alako batean, eskuratzea. Bai euskel-egunkaria eta batez ere ben-benetako euskel-zaletasuna; falta zaigun zaletasun ori.

        Jesus Insausti alderdikoa zen lehenik, gero euskalduna. Euskara bera zitzaion zatitzaile hirurogei urte geroago, eta ez alderdia.

        Zatitzailea alderdia zen, 1980 hartan euskara batua onartu nahi ez zuten euskal indar atzerakoienen aterpe mingartua.

Jesus Insausti, Uzturre. Euskel-Egunkariarekikoa. Deia, 1980.eko maiatzak 17

Jesus Insausti, Uzturre. Sei hamarkadatan euskal kazetari. Sabino Arana Kultur Elkargoa, 1993

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus