Aurkibidea
Bidaia antolatuak
Bonba bat daukat ene bihotzean
Normalitatea Belfasteko kaleetan
Eta nire neuronen argindarrarekin
Frigorifikoan laranja zimelduak egunkari orrialdeetan bildurik
Ez dut sekula tangorik dantzatu
Pentsamendua moldatzen dutenek
Maitasuna zedarritzen dute
Alboan ditut kritikarien iritzi zitalak
Batzuetan denok izaten dugu gogoa
Larunbat arratsaldeetan bideoa alokatzea
Badaude bi sentimendu oinarrizko
Ordubete barru garraxizko suteek
Oroimenean toki propioa hartu didate
"Inork ezin du honetaz ezer jakin"
Babesa eta izena galdu ondotik
Sententzia baliogabea
Hitzak datoz ate joka zaurituen paradisura
Egia biribilek ez naute harrapatuko ez nautelako ezagutzen
Muga ondoko herri batean bizi gintezke
Oinazeari eusteko ezagutza nonbaiten aditurik
Bizirik aterako banintz gela karratu honetatik
Aurkibidea
Bidaia antolatuak
Bonba bat daukat ene bihotzean
Normalitatea Belfasteko kaleetan
Eta nire neuronen argindarrarekin
Frigorifikoan laranja zimelduak egunkari orrialdeetan bildurik
Ez dut sekula tangorik dantzatu
Pentsamendua moldatzen dutenek
Maitasuna zedarritzen dute
Alboan ditut kritikarien iritzi zitalak
Batzuetan denok izaten dugu gogoa
Larunbat arratsaldeetan bideoa alokatzea
Badaude bi sentimendu oinarrizko
Ordubete barru garraxizko suteek
Oroimenean toki propioa hartu didate
"Inork ezin du honetaz ezer jakin"
Babesa eta izena galdu ondotik
Sententzia baliogabea
Hitzak datoz ate joka zaurituen paradisura
Egia biribilek ez naute harrapatuko ez nautelako ezagutzen
Muga ondoko herri batean bizi gintezke
Oinazeari eusteko ezagutza nonbaiten aditurik
Bizirik aterako banintz gela karratu honetatik
Zugatik
hiltzen dira adierazpen publikorik gabe
sumendiak maindireen artean,
zaratarik ateratzen ez duten laztan likitsak,
begi isilak.
Esku dardaratiek
gorputzen berrezagutze mantsoa,
ortodoxiak eskatzen duen izendatzea
geldiarazten dute.
Hatz puntek nahi gabe gozamena zedarritzen duten arren
maitasuna irakurri eta plazerra ebats daitekeelakoan
daude nire ezpainetako zimurrak.