Aurkibidea
Bidaia antolatuak
Bonba bat daukat ene bihotzean
Normalitatea Belfasteko kaleetan
Eta nire neuronen argindarrarekin
Frigorifikoan laranja zimelduak egunkari orrialdeetan bildurik
Ez dut sekula tangorik dantzatu
Pentsamendua moldatzen dutenek
Maitasuna zedarritzen dute
Alboan ditut kritikarien iritzi zitalak
Batzuetan denok izaten dugu gogoa
Larunbat arratsaldeetan bideoa alokatzea
Badaude bi sentimendu oinarrizko
Ordubete barru garraxizko suteek
Oroimenean toki propioa hartu didate
"Inork ezin du honetaz ezer jakin"
Sententzia baliogabea
Hitzak datoz ate joka zaurituen paradisura
Egia biribilek ez naute harrapatuko ez nautelako ezagutzen
Muga ondoko herri batean bizi gintezke
Oinazeari eusteko ezagutza nonbaiten aditurik
Bizirik aterako banintz gela karratu honetatik
Aurkibidea
Bidaia antolatuak
Bonba bat daukat ene bihotzean
Normalitatea Belfasteko kaleetan
Eta nire neuronen argindarrarekin
Frigorifikoan laranja zimelduak egunkari orrialdeetan bildurik
Ez dut sekula tangorik dantzatu
Pentsamendua moldatzen dutenek
Maitasuna zedarritzen dute
Alboan ditut kritikarien iritzi zitalak
Batzuetan denok izaten dugu gogoa
Larunbat arratsaldeetan bideoa alokatzea
Badaude bi sentimendu oinarrizko
Ordubete barru garraxizko suteek
Oroimenean toki propioa hartu didate
"Inork ezin du honetaz ezer jakin"
Sententzia baliogabea
Hitzak datoz ate joka zaurituen paradisura
Egia biribilek ez naute harrapatuko ez nautelako ezagutzen
Muga ondoko herri batean bizi gintezke
Oinazeari eusteko ezagutza nonbaiten aditurik
Bizirik aterako banintz gela karratu honetatik
Babesa eta izena galdu ondotik
aurkitu nituen nire baitan arrosa horia
eta galtzeko prest nengoen mila fereka.
Perfume lurrinduak utzitako arrasto batez lagundurik,
arrangura hesitu nuen
askatasunak eskaintzen duen konkista odoltsuaz.
Alabaina, nire neurriko galdera aurkitzeko
esperantza gutxirekin jarraitzen dut.
Etsaien ugaltze-arriskua sumatzera kondenaturik nago.
Apika zu zara nire etsairik handiena,
tren geltokietan beti aurkitzen dudan aurpegi estrainioa.
Gogoeta egunetan behin eta berriz
dena ahazten saiatzen naiz horregatik.
Hilko zintuzket promesa zaharren pozoiaz,
malkoen bakarrizketa infinitoaz,
esperantzak dakarren amodio mingarriaz.
Hilko zintuzket, baina aingura daukat ene bihotzean.