Krokodil bat daukat bihotzaren ordez
Krokodil bat daukat bihotzaren ordez
1986, poesia
112 orrialde
84-398-6304-7
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1984, nobela
Krokodil bat daukat bihotzaren ordez
1986, poesia
112 orrialde
84-398-6304-7
aurkibidea
 

 

II

 

beleak! espantuak! Eklesiastaren solas zuhurrak!

debalde!

debalde aluminiozko oihaletan troxatu haur sortu berriak!

nere egungo etsai merkeak debalde!

debalde beleak!

burumuinetako arroila meharretan kroakroa!

zementazko, burdinezko, altzeiruzko, kotoinezko sistemak!

beleak kantuz ari zaizkit belarrietan!

kaos gainean lainoa altxatzen delarik abereen orroak!

beti maiteko zaitut hitz gezurtiak beleak!

debalde Jesusen eta beste hainbesteren sakrifizioak!

arimak dolarrez, petrolioz, eletrizitatez beterik kroaka!

debalde oriente urruneko sineste sakonak

ardiets dezakegun sakontasun bakarra lurpekoa baita!

kroakroa!

espantuak!

poesia inspiratuaz aski! hizkuntza ederraz aski!

leporaino sartu naiz debaldearen sensazio zizkolatsuan!

eta gustora nago! beleak!

polizi bakoitzean, soldado bakoitzean hiltzalea lotan dago!

gizakume bakoitzean pizti bortxatzaleak atseden hartzen du!

beleak orain negarrez ari dira!

ez dute debaldearen borroka kroaka irabaziko behintzat!

nik daduzkat gakoak!

harrobi desolatuetan biltzar nagusia datxikate bele beltzek!

kantari abertzaleek martxa militarrak eskaintzen dizkigute!

kroakroa! euskal herri maitea!

apezen, nekazarien, emazte kanonikoen eta jakintsunen herria!

bertsolarien kroakroakroa benedikatuak

debaldezko eskeletak! irudimen zangopilatua! ideia debekatuak!

xurxuriak intolerentziaren zamaz plegatzen dira!

askatasun nahiak zilegitzen dituen kartzela mentatak!

kroakroa! amagaldu euskal herria!

debalde irri satisfatuak eta konplimendu gerizatzaleak!

zizari malatsak! kaskezur diplomatuak! egin bide histerikoak!

historiaren histerian beleak kroaka!

 

goazen hutsaren hondo misteriotsua izpirituz hunkitzeraino!

galdu behar baldin bagara ere goazen... maitea...