Nola ohartu
egun guztietako
bidazti ezberdinetaz
hain iraganaldi laburrean.
Jarrera berberak beti:
pausaldirik gabeko soak
bidarteko etxeguetan;
ikusgura ahituak,
betikotasunean urkatuak.
Ikustea leihoan,
leihoaren beraren
osagai bereiztezina,
ohizkoa.
Umeak
beste inor ez
liluratzen dira
bidaztiekin zein herriarekin
bidean doazela
edo
herrian direla
amestuz, aintzat
herrian ala bidean
bizi diren.