Egutegi esperimentala
Egutegi esperimentala
1986, poesia
96 orrialde
84-398-5463-X
azala: Kaekus
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1985, poesia
 

 

Santa Ageda

 

Santa Ageda eguna dugu

besteak bezain tristea;

barruko kezkak arintzearren

hautatu dut abestea.

 

Herriak jasan behar duelarik

bere soinean zauria

bera baino ez dugu berton

benetako martiria.

 

Aintzaldu daigun Agate Deuna

bihar da Deun Agate;

etxe honetan borroka dugu

askatasuneko ate.

 

Zergatik ez da erditzen berton

Santuen amets zeruaz,

gauzatua bait dugu ifernua

polbora eta altzairuaz.

 

Aintzaldu daigun Agate Deuna

bihar da ba Deun Agate

Cesar, Tribuno eta abarrei uko,

geurean geu jaun eta alkate.