Andaluziari ene bilduma
Andaluziari ene bilduma
1984, poesia
96 orrialde
84-398-2290-1
azala: Magritte
Jon Iñaki Lasa
1963, Gernika
 
 

 

Ilargia ere haserretzen da nirekin.

Bai. Bart agertua dit.

Puxketa bat lapurtu diodala zuretzat,

eta ez nauela maite.

 

Zer eginen dut,

ausarketan ez banaiz

erraiten.

Zer eginen dut,

maite denerako

irakatsi dizkidaten

berbok,

hamaikaren sasistorion erruz

lotsaketan banaute.

Zer eginen dudan erraidazu,

azken neurtustetan,

ilunbe hautsez

elikatzen naizela

bururatzen zaidanean.