Aurkibidea
Hitzaurrea
Kandela
IRUDIMENA, BECQUER-i
OIHARTZUNAREN AGINDUA,
HIRUR ZATITAN BEREIZIA ETA BANATUA
Bigarren zatia eta jarraipena
ALGOR MORTIS
Zerraldo baltza besa besaka daramate
Hirugarren zatia eta jarraipena
RIGOR MORTIS
Ingura zakizkidate erditu berriok
Aurkibidea
Hitzaurrea
Kandela
IRUDIMENA, BECQUER-i
OIHARTZUNAREN AGINDUA,
HIRUR ZATITAN BEREIZIA ETA BANATUA
Bigarren zatia eta jarraipena
ALGOR MORTIS
Zerraldo baltza besa besaka daramate
Hirugarren zatia eta jarraipena
RIGOR MORTIS
Ingura zakizkidate erditu berriok
Maitasun eta gorrotoen apunte nahasiak
Bere pozoinaz
jarkiezinezko
eta gazimin
gorputzadarren
laxatzaile horrek, Maitasunak
narrasti baten antzera
lur jo erazten nau.
(Sapho)
(Gogo eta helburu
batzen zaizkit
iradoki soilean).
Zapiaren isladan
murgilduz,
eta barruratuz,
gurkera erraza dagi
zure hasperenak.
Zuk ba dakizu.
Eta mila bekatu
burmuinetaratzen zait.
Ezinezko azti gogoetak
jaurtiki adibidez,
odeietan erditzen diren
oinazturen antzo.
Maitasunaren hordialdirik balego,
bihotzean izan gabe,
hondamenerat bortxatu;
edo bizitza zapuzturat.
Eta zuk ba dakizu.
Ez ala?
Ez nauzula maite.
Eta mila bekatu
gogoratzen zaidanean,
ene begiak,
malkoak zauritzen dituela.
Eta niniak xehatzen dizkidala
nigarrak.