Ilusioen negarra
Orduak pasa dira
luzea egiten zaidala eguna,
eta minutuak astun daramazkit nire gain.
Bizitzak negarra eman du
eta ez du bilatzen beharrezko beroa.
Ez dago kristalean ispilurik aurkitzerik
ez eta sentimenduen bere beste aldetik etortzerik.
Beste garai gogora dezaket
baina experientziaren kutsu hilkoi antzera
gelditzen da
iraganean.
Ezin dut mantendu aspaldiko egoera.
Ilusioak.
Galduta egonda, mundua aurrera doa
aurrerakintzak ezin duela parkatu norbakoitza.
Bizi nahi baitut geroa
hemendik ihesi noa.
Idatzi nahi baitut etorkizuna
kezka eta ohore bizitzaz jantzirik doa.
Bizi-desioak
dakarren alegiazko ordain honek
ez du lehor araziko
saminari darion malkoen erroa.