Aurkibidea
gure maitasunak nahikoa izan behar luke
nire berbak direnak erabili gura ditut
nahi zenuke zure mina nire egitea
Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez
agian gaur iraultza egin daiteke
ezkutuan egon den egia argira ekartzeak
politika baldintzak eta cookieak onartuta
hogei urte lehenago hasitakoak
gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue
esperantza jada ez da esperoan egotea
mugak aduanak pasaportea migrazioa
Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat
hamaika gizon zuri mahai borobil batean
aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko
ni ez naiz ezeren inoren akats
Aurkibidea
gure maitasunak nahikoa izan behar luke
nire berbak direnak erabili gura ditut
nahi zenuke zure mina nire egitea
Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez
agian gaur iraultza egin daiteke
ezkutuan egon den egia argira ekartzeak
politika baldintzak eta cookieak onartuta
hogei urte lehenago hasitakoak
gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue
esperantza jada ez da esperoan egotea
mugak aduanak pasaportea migrazioa
Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat
hamaika gizon zuri mahai borobil batean
aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko
ni ez naiz ezeren inoren akats
zozoa beroketa ariketetan
goizeko zazpietan
eskala kromatiko diatonikoan
behetik gora goitik behera
hegazkinen orro harrorik ez
isiltasun zoli herabetia
txirritxirri orkestra
eki irribarretsu
zeru aurpegi garbitu berria
amaren sortetxe osteko larre malkartsua
ziurgabetasun guztietatik
eremu librea
haurtzaroa musuko bakar
denbora geldiezinaren izurri
espero ez genuena etorki
opa nizkien bugainbileak begoniak huntz orriak
bizitoki ilun arnasbakoei
txirritxirri orkestra bat
nylonezko alfonbren belardietan
arratsero jo genituen txaloak
inori eskerrak emateko baino
bizirik irauteko beharraren aldarri
inork inoiz berriz ikusiko ez gintuenaren laborri
hildako milaka haien zuloetan gorde dira
beste horrenbeste kilker
geroztik gorputzak izango gara kristalezkoak
atzamar punta ikusezin batek arrakalatuko gaitu
aho bufada xalo batek zeharkatu
zeinen hauskorrak garen kantatuko dugu berriz
baina oraingoan ez da izanen
haurtzarotik arrastaka dakargun gabezia
emozional baten karietara
oraingoan gorputza bera hezur eta azal
hautsiko zaigulako kantatuko dugu
orkatiletatik bereiziko zaizkigulako urratsak
eskubiturretatik bostekoak
gerritik behera bananduko zaigulako
dultzemeneoa
moztuko zaigulako harrokeria
tragediak idatziko ditugu ondoen bizi garenok
abundantzian ohitu garen koitaduok
galbahea aldean daroagunaren seinale
inoren eta ezeren beldurrik gabe
ametsik gaiztoenek ere mendekua hartuko dute
baina bitartean gaur orain hemen
zeregina dago franko
hil nahi duenarentzat