Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

sarraskitik tragediara

tragediatik genozidiora

zenbat hildako daude

gutxieneko bat eskatzen dute

nik dakita zenbat

baina gutxieneko bat

kopuru horretatik behera

aisa bizi daiteke ordura arte legez

lantzean lagunartean asaldatuta

arrain freskoa eta ardo ona

ulergarria da gizakiak gara

ezingo gara une oro

maluretan ito

baina

hurreratuko zaizkigun gorputzei

besamotz erantzungo badiegu

surik hartu ezin duten berbekin

laketzen badugu soilik ametsa

bizitza ez badoa eta are gutxiago etorri

zor dugun maitasun imintzio bakoitzeko

lotsatzen bagara

aspaldiko koblakari hasiberriak

argindarra behar badu derrigor

historia eta galtzaileak

adiskidetzerik lortu ezean

itzul gaitezen arren

pika eta ebats

itzul gaitezen otoi

jauzi

erraldoiaren sehaskara

zutabeak lurrez belzturiko

azazkalez zizelkatzera

alargundutako utopiekin

berriz biluzik etzatera

dakigun guztia dugu hazi eguneratua

itzul gaitezen abiapuntura

piztu genuen itsasargitik hona

dudazko etorkizun probableenerantz

beltxarga iheslari andana bat dago

urretxindor saldoa kantua berotzen

eta mundua ikasi nahi duten haurrak

bizarra egiteko gidaliburuak erretzen

itzul gaitezen arren

pika eta ebats

itzul gaitezen otoi

jauzi

ez naiz izenak eta oinatzak

ezabatzeaz ari

urteetako odol-negarrari

itsasoratze amultsu bat desiratzeaz baino

aurpegia emateko koldarregi diren

mugez gaindi