Aurkibidea
gure maitasunak nahikoa izan behar luke
nire berbak direnak erabili gura ditut
nahi zenuke zure mina nire egitea
Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez
agian gaur iraultza egin daiteke
ezkutuan egon den egia argira ekartzeak
politika baldintzak eta cookieak onartuta
hogei urte lehenago hasitakoak
gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue
esperantza jada ez da esperoan egotea
mugak aduanak pasaportea migrazioa
Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat
hamaika gizon zuri mahai borobil batean
aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko
ni ez naiz ezeren inoren akats
Aurkibidea
gure maitasunak nahikoa izan behar luke
nire berbak direnak erabili gura ditut
nahi zenuke zure mina nire egitea
Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez
agian gaur iraultza egin daiteke
ezkutuan egon den egia argira ekartzeak
politika baldintzak eta cookieak onartuta
hogei urte lehenago hasitakoak
gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue
esperantza jada ez da esperoan egotea
mugak aduanak pasaportea migrazioa
Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat
hamaika gizon zuri mahai borobil batean
aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko
ni ez naiz ezeren inoren akats
amamaz oroitzen naiz
arkupea zuen gerripean
hankek marrazten zioten parentesia
atsedena hartzen utzi ez ziona
behinola artezak izandako familia baten
zutabe ahitu haiek ditut akorduan
parentesi hartan babesten nintzen
haren altzoan hartzen ninduen loak
arkupe hartatik bestaldera egiten nuen ihes
bere ipuinen magalera
zenbat gomutatzen naizen
emakume haren garaipeneko arkupe hartaz
zenbat maite izan nuen
eta zeinen gutxi balio izan zion
nire maitasunak ongi bizitzeko
eta zuk ama
agian pikondo hurritz haritzetik
harago begira ari zarela aurkituko duzu
ondo bizitzeko modua
idatzi behar izan dudalako dakit
ez zaitudala behar beste zaindu
ez zaitudala merezi bezala jagon
eta maite zaitut esan nizula azkenekoz
jada ulertzen ez zenuenean
larrialdi klimatikoari buruzkoak entzuten ditudanero
zure amaren gerripeko parentesi hura gogoratzen dut
zeinetan unibertsoko jendetasun oro babesten zen
zure beste nor berri honetan legez
sekula inori minik eman ez zion baserritar haren
gerripeko parentesira nator
Areatza osteko landara
txirritxirri orkestraren kantaldietara