Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

 

Zure guda-zelai antzuetatik barna,

hosto samurrean dagoen ihintz tanta batek

bizitzaren xedea ez dela hain arrotza

erakutsi nahi duela dirudi.

 

Ahotsean genealogia izkiriatu ahala

vibrato batek ihes egiten du,

irrikatzen duten begietatik negar anpuluak nola.

 

Eta basa lili minberak ere liluratzen doazela,

ulu zoliak hunkitzen ditu, vibrato horrek dardarari

ateratzen distira.

 

So, begiak itxirik,

itsasoaren harrabotsak kemena ematen du

olatu bakoitzean

eta hurrengo olatuan kendu.

 

Azkenean, zure masail gorriak zuritu dira,

bakea izango bailiran,

esku ahurra lohi-lohi duzula,

baina hatzak garbi-garbi.