Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

 

Eztiz igurtziriko kaleetan

Poliziak esan du debekatuta dago neguan turista piurak

egitea eta moral baxua badoa “s”ak eginez,

Business manen zapata prusiarren lokarrietan

Boulevardeko champagnea berriz edateko bidean

 

kale kantoietako trapuzko

etxeetan sitsek obraturiko

zirrikitu pitzatuetan

andreek lisatu egiten dute lurrun artean eta

zenbat fruitu zementu artean!

Zenbat Txiribiten magalean!

Zenbat Intxaurrondo!

Zenbat azal!

Zenbat Talko hauts!

Soundtrackaren hymnoa

entzuten da

 

eta ondotik Fast Fatum gurutzatzen da

eta dagoeneko joan da bidetik

                                                    [Business man:

baina gogoa ez bidetik

eta kapital, bai, jauna! Herriko Tabernan,

komuneko baldosan irakurtzen da

 

“ziutate honen grisak

bizikleten kateetako

koipetik dirdira bertsua

daduka”

 

orain lababoko ispiluko

malko formen espermari

ari zaio petit poet herdoilaren edertasunaz,

aurrean Boulevardeko champagnea.