Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

 

Aititari galde egiten diot

ea labezomorroek bihotzik ote duten,

ea umezurtz etxeetan ostiralek irribarre egiten duten

hortzak erakutsi gabe,

ea zergatik ez duten eskuek

katuen forma bertsua,

baina berak hatzarekin

erantzuten dit

galdetuaz ea mendien

izenak ba ote dakizkidan,

eta orduan

katu gosetia

gure bila dator

eta jainko sentitzen gara

abismoa eurek baino lehen

zapaldu izatearren.