Fast Fatum
Fast Fatum
2023, poesia
104 orrialde
978-84-19570-08-6
Azala: Iosune de Goņi García
Libe Goitia Artetxe
2001, Xatki
 
 

 

 

Esku kirurgikoa

emadazu, arren.

Laztanen ukimenari uko egiten diot.

 

Ez dago hatzik beirazko logelarik ez badago.

 

Ez naiz kexatuko itotzen banaiz,

sakonean murgiltzeagatik izan bada.

 

Zeruari begiratzen dioten haurren

masakre bat egon dadila. Mesedez.

 

Zin dagit inozentzia

ez dudala gehiago faltan botako.

 

Aingeru baino ez dut izan nahi,

eta plastikoaren bizi luzea besarkatu.