Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 
Arkanbele kantak
Mikel Taberna, 2021

Arkanbele kantak deitzen da Mikel Tabernaren poema liburu berria, zeinak erretolika esan nahi baitu. Nork berea du, arkanbele kanta. Eta erraz antzemango dio irakurleak poemotan Tabernaren eskuari. Izan ere, geografia fisiko eta bital batean barnako bidaian sartuko gaitu liburuak, Bidasoaldera bezala Iruņeko atzerrira eramango gaituena, haurtzarora eta 36ko gerrara, solastatzeko eta isiltzeko modu batera, gaztaroko lagunartera eta aurreneko sexu-jolasetara, gure baitako izaera gordera, bizitza gozatzeko modu batera... Desagertzeko arriskuan omen dago arkanbelea, baina zaila da sinestea, bizitza zelan zukutzen duen ikusita, haren kantak adituta.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2021-05-17)
bideoak:
Artefaktua (2021-11-13)
Kultursharea (2021-03-31)
kritikak:
Bi ahoko aiztoari kantuan, Aiora Sampedro, Berria, 2021-04-25
«Poetak bere herriari loturiko hainbat pasadizo ekartzen ditu akordura, tartean egon denaren inpresioekin, baina denboraren joanak ematen duen distantziaz, ia kanpotiko begiradaz».
Iraganeko ahotsak, Paloma Rodriguez-Miņambres, El Correo, 2021-06-12
«Poetaren begiradan, orainak sortu duen distantziatik, onarpena dago. Bizitzaren igaroaldiari so egiten dio nostalgiaz bai, baina ez dago malenkonia edo damu arrastorik».
Memoriaren begirada findua, Hasier Rekondo, Deia, 2021-06-19
«Tabernak askotxo daki teknikaz eta poesia klasikoaz. Irakurketa ugari dituen liburu honetan uraren erritmo hori aurkitu du, eta ez da erraza hori egitea denbora ezberdinen, gai ugarien eta oso bestelakoen artean aritzean».
Biluzik gaitza, Mikel Asurmendi, blogak.eus, 2021-10-04
«Tabernaren poesiak ez dit oroimena soilik ernatu, ez horixe, aitzitik, nostalgia —une— zenbait uxatu dizkit, herrimina neurrian bizitzen lagundu egin dit».