Aurkibidea
BEGIAK GALTZEKO BELDURRA
Orozkotik Donibane Lohizunen barna
LAHARRETAKO MASUSTA GORRI-BELTZAK
SUGE BERDEA
XILKO-ZELAIA
GARRASI SARKORRA
GURE BAITAKO IZAERA GORDEA
TTATTARRA BIZKAR-BESTA SEINALE
BEGIAK IZAR
ZALANTZEN ZAKUA MUKURU
HAUXE DA GURE KONDENA
UR AZPIKO ERRESUMA
Aurkibidea
BEGIAK GALTZEKO BELDURRA
Orozkotik Donibane Lohizunen barna
LAHARRETAKO MASUSTA GORRI-BELTZAK
SUGE BERDEA
XILKO-ZELAIA
GARRASI SARKORRA
GURE BAITAKO IZAERA GORDEA
TTATTARRA BIZKAR-BESTA SEINALE
BEGIAK IZAR
ZALANTZEN ZAKUA MUKURU
HAUXE DA GURE KONDENA
UR AZPIKO ERRESUMA
ESTROPADA
Nola edo hala genuen jo
Parte Zaharra Donostiako
eguna argitu berri
terraza batean ginen jarri
gaueko enarak egarri
arroltze frijituak eta xingar-magra jatera
jokatzen baitzen goiz hartan Kontxako bandera
eta gu ere, nola ez, parte hartzera
Izpiritu ttantta kafe beltzari
zintzurretik beheiti
(horra gure dopinaren misterioa ageri!)
eta estropadarako prest gu beti
Juezak agindu zotz egiteko aratz
erabakitzeko nondik hasi, zein karrika
Kanpandegi, Arrandegi, Ikatz
San Jeronimo, Narrika
Calbeton eta Aldamar
denak egin genituen, irrintzika!
ez kexaka, espantuka eta marmar
nola izaten baita, hamaikatik hamar
eskifaia loriosetako arraunlari horien musika
Hori bai, ez dakit hasteko tenore
zer ekipotakoak ginen, noren bezero
baina hondarrean denek more
akabatu genuen: Biba San Pedro!