Alkasoroko Benta
Alkasoroko Benta
2013, nobela
176 orrialde
978-84-92468-45-4
azala: Unai Iturriaga
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2021, poesia
2001, narrazioak
 
Alkasoroko Benta
Mikel Taberna, 2013

Lesaka eta Bera artean dago Alkasoro. Denetik saltzen da hango bentan, eskuinean baitauka denda eta ezker aldean taberna; beraz, handik igarotzen dira biztanle guztiak, oraintxe ez bada geroago. Bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua.

      1975eko garaiak lerden bizi izan zituen belaunaldiaren kezkak eta ibiliak kontatzen ditu Mikel Tabernaren lehen nobelak, mundu zaharretik nola igarotzera doazen bestelako baterantz, baina zeinen trantze gordina suertatuko den, bidea urratzean bortizkeriarekin topo egingo baitute aurrez aurre.

bideoak:
Don Inorrez (2013-03-21)
kritikak:
Alkasoroko Benta, Eneritz Iraola, Galtzaundi, 2013-04-12
«Idazlearen gazte garaiko oroitzapenak fikzioarekin dantzan doaz. Ipuin laburrak direla pentsa liteke hasieran, baina irakurri ahala konturatzen zoaz guztia ongi ehundutako sare bat dela».
Istorioz sortutako nobela, Aritz Galarraga, Deia, 2013-04-20
«Ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena; ipuinek, generoaren kontzepzio estu baten arabera, hasiera bat eta bukaera bat izan behar dutela ulertzen badugu».
Mugaldeko herria, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2013-04-26
«Nobelaren balio nagusia idazkeraren gainean finkatzen da, idazkera ere tradizioaren eta modernitatearen arteko tirabiren sinbolo bihurturik. Izan ere, zentzu desberdinetan ulertuta, gurea mugaldeko herria da».
Hizkuntzan hartu dute leku, Mikel Asurmendi, Berria, 2013-05-05
«Ezin da ulertu oraina, historiaren aldagaiak ulertu gabe. Alkasoroko Bentanen murgilduz gero, iraganeko ez-aldietan eta ez-lekuetan barrena sar zaitezke. Memoria kolektiboa eraikitzeko fikzioa ere behar dugu, asko eta anitz».
Nobelak, pasadizoak, literatura maskulinoa eta beste, Iban Zaldua, ibanzaldua.wordpress.com, 2013-05-22
«Atseginez irakurtzen da, bai... baina, irakurle honen kasuan, askoz gehiago ez. Zerbaitek huts egiten du eraikuntzan, zer den guztiz ez dakidan arren».
Martin kontalari, Iker Zaldua, Gara, 2013-10-27
«Kontakizun atsegina da, irakurlea orriz orri aurrera egiteko irrikaz mantentzen asmatzen duena, dela beste istorio xume eta xarmagarri bat aditzeko, dela gure herriak izandako errealitatean barna lerratzeko».
Alkasoroko Benta, Asier Sarasua, Eibartik, 2014-01-14
«Hizkera bizia, landua, nafar ukituz hornitua, oso erakargarria eta eleberriari zoragarri doakiona. “Doinu naturala” aipatu du Asurmendik. Horixe da! Naturala ez ezik, eraginkorra ere bada, kontakizunerako doi-doia».
Ikusi eta ikasi, Saioa Ruiz Gonzalez, Argia, 2014-04-13
«Atal bakoitza momentu konkretuetako oroitzapenei badagozkie ere, denak elkartuz garai zehatz bateko puzzlea osatzen dute».
Alkasoroko Benta, Mikel Babiano López de Sabando, hirinet.net, 2014-06-03
«Bizitza baten deskribapena baino askoz gehiago eskaintzen digu Tabernak liburu honetan. Zer, bada? Garai historiko baten kronika eta mundua interpretatzeko modu berezi-bereziak, hori guztia Martinen begien eta ahotsaren bidez kontatua».