Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

JUANEKIN SOLASAK MIHAURTZEN

 

 

Juanek ez ditu nolanahi

mihaurtzen solasak

galdetu dit ote dakidan

zer den ilupa izatea

Ez dakizu zer den?

Eta keinu egin du bi behatzekin

ilauna airean uzten duela lurrera erortzen

Hortxe duzu!

Maisua da Juan

hitzak pintatzen ditu

nola bere oihaletako paisaiak

Bentan elkartu gara

kopa bana ardo on dastatzeko

mostradorea marmolezkoa da

osaba Joxemarik aspaldi espres ekarria

Madrilgo bere tailerretik

(hilarriak eta biziarriak egiten zituen hantxe)

Alkaiagan gaude

inork ez bezala ematen dizkizu

udazkenaren kolore ņabardura guziak

badaki dantzatzen pintzela

mingaina ere bai

eta behatzaile ona da

arranguratua ikusi nau norbaitengatik

Ez kezkatu, erran dit,

kasurik ez egin jende ilupari

 

 

 

 

Juan Larramendi Arburua (Bera, 1917-2005)