Aurkibidea
IDENTITATEA EULIARI AZALDUA
JENDEA IZAKI
MANIKIEN ODOLA
OINAK HOTZ DITUT BAINA EZ NAGO HILIK
Aurkibidea
IDENTITATEA EULIARI AZALDUA
JENDEA IZAKI
MANIKIEN ODOLA
OINAK HOTZ DITUT BAINA EZ NAGO HILIK
PATIOKO EMAKUMEA
Emakumea oihuka hasi denean
arnasestuka eutsi diot burkoari,
altxatu naiz eta leihoa itxi dut
aiei aiei dioten doinu bako intziriak amatatzeko.
Patioa. Amildegia. Pertsona huts eskegiak blai.
Oihu egiten duen emakumea,
behinolako zentzuen oihartzunak itotzear gaua.
Urradura, ukondoen planeta honen joanean
ebakitako atzazalak, moztutako ileak,
memoriaren erresistentzia
lur azpian dagoenarentzat puska batez.
Iraganera narama gomutak,
ezer ez baitago urrunago:
ahoa josten badizute amona
nola jakingo dut norako zenituen orratzak,
zer edo nor zulatzen zenuen aho batez,
nola irakurriko dizut soakoa,
ezin bazaitut larru gorritan asmatu,
zer zenuen ments,
nolakoa zinen ernai,
ahoskatu ezinaren lurraldera trenez bidaian kasu
Oier, cómo Oier, qué clase de nombre es ese,
por qué no te gusta dar besos,
yo sé que andas con esos radicales,
pero ven a visitarme,
te haré patatas, cientos de patatas,
miles de millones de patatas.
Altxatu naiz berriz ohetik,
leihoa ireki dut parez pare
aiei aiei.